Argitalpen data: 2020/01/15
Garrantzia: Altua
Kaltetutako baliabideak:
Windowserako Intel VTune Amplifier, 8. eguneraketa baino lehenagoko bertsioak.
Azalpena:
Intelek kritikotasun altuko ahultasun bat aurkitu du. Erasotzaile lokal batek pribilegioen eskalatzea egin lezake sisteman.
Konponbidea:
Windowserako Intel VTune Amplifier-en 8. eguneraketa edo berriagoa aplikatzea.
Xehetasuna:
Windowserako Intel VTune Amplifier-erako driverrak duen sarbide kontrol desegokia baliatuz, erasotzaile lokal batek pribilegioen eskalatzea egin lezake sisteman. Ahultasun horretarako CVE-2019-14613 identifikatzailea erreserbatu da.
Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna