Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Ahultasuna IBM WebSphere Application Server-en

Argitalpen data: 2018/09/06

Garrantzia: Handia

Kaltetutako baliabideak:

  • WebSphere Application Server bertsio hauek: 7.0, 8.0 eta 8.5.5

Azalpena:

Larritasun altuko ahultasun bat identifikatu da, eta hori baliatuz kaltetutako produktuetan identitatearen ordezpena (spoofing) lor liteke.

Konponbidea:

Gomendatutako konponbidea honakoa da: ahalik eta azkarren ezartzea kaltetutako produktu bakoitzerako APAR (Authorized Program Analysis Report) PI99402ak dituen IFIX, Fixpack edo PTF.

WebSphere Application Server traditional eta WebSphere Application Server Hypervisor Edition-erako:

  • 8.5.0.0tik 8.5.5.14ra bitarteko bertsioetarako, Java SE 6 erabiltzen denean, bi aukera daude:
    • IFIXek eskatzen duten Fixpack-en gutxieneko mailara eguneratzea eta ondoren Interim Fix PI99402 ezartzea.
    • Fixpack 8.5.15 edo ondorengoa aplikatzea (2019ko lehen hiru hilekorako eskuragarri izatea espero da).
  • 8.0.0.0tik 8.0.0.15era bitarteko bertsioetarako eta 7.0.0.0tik 7.0.0.45era bitarteko bertsioetarako:
    • IFIXek eskatzen duten Fixpack-en gutxieneko mailara eguneratzea eta ondoren Interim Fix PI99402 ezartzea.

Xehetasuna:

  • Java SE 6 erabiltzen denean Form Login erabiliz WebSphere Application Server softwareak daukan ahultasun bat baliatuz, erasotzaile batek identitatearen ordezpena (spoofing) egitea lor lezake. Horrelakorik ez da gertatzen Java SEren beste bertsio batzuk erabiltzen direnean. Ahultasun horretarako CVE-2018-1695 identifikatzailea erreserbatu da.
Etiketak: Eguneraketa, IBM, Ahultasuna