Argitalpen data: 2018/11/23
Garrantzia: Kritikoa
Kaltetutako baliabideak:
- VMware Workstation Pro / Player, 15.x
eta 14.x bertsioak edozein plataformatan exekutatuta.
- VMware Fusion Pro / Fusion, 11.x eta
10.x bertsioak OS Xen exekutatuta.
Azalpena:
VMware Workstationek eta Fusionek
duten zenbaki osoen gainezkatze erako ahultasun baten berri eman da. Hori
baliatuz erabiltzaile gonbidatu batek kodea exekuta lezake host-ean.
Konponbidea:
Produktu eta bertsio bakoitzari
dagokionaren arabera, ordeztea edo partxea aplikatzea:
Xehetasuna:
- VMware Workstationen eta Fusionen
sare birtualen gailuek duten zenbaki osoen gainezkatze erako ahultasun bat
baliatuz erabiltzaile gonbidatu batek kodea exekuta lezake host-ean. Ahultasun horretarako CVE-2018-6983
identifikatzailea erreserbatu da.
Etiketak: Eguneraketa,
VMware, Ahultasuna