Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Ahultasunak VMware-ren ESXi, Workstation eta Fusion-en

Argitalpen data: 2018/11/12

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak:

  • VMware vSphere ESXi, 6.7, 6.5 eta 6.0 bertsioak
  • VMware Workstation Pro / Player, 15.x eta 14.x bertsioak
  • VMware Fusion Pro, Fusion 11.x eta 10.x bertsioak

Azalpena:

ESXi, Workstation eta Fusion-i eragiten dieten hasieratu gabeko pilaratutako memoriaren erabilpen erako hainbat ahultasun argitaratu dira. Horiek baliatuz host-ean kodea exekuta liteke edo informazioaren ihesa gerta liteke anfitrioiaren eta gonbidatuaren artean.

Konponbidea:

Produktu eta bertsio bakoitzari dagokionaren arabera, ordeztea edo partxea aplikatzea:

  • VMware vSphere ESXi-ren 6.7 bertsioaren kasuan, ESXi670-201811401-BG aplikatu
  • VMware vSphere ESXi-ren 6.5 bertsioaren kasuan, ESXi650-201811301-BG aplikatu
  • VMware vSphere ESXi-ren 6.0 bertsioaren kasuan, ESXi600-201811401-BG aplikatu
  • VMware Workstation 15.x-en kasuan, 15.0.1 aplikatu
  • VMware Workstation 14.x-en kasuan, 14.1.4 aplikatu
  • VMware Fusion 11.x-en kasuan, 10.1.1 aplikatu
  • VMware Fusion 10.x-en kasuan, 10.1.4 aplikatu

Xehetasuna:

  • VMware ESXi, Fusion eta Workstation produktuen vmxnet3 sare birtualaren egokitzailean hasieratu gabeko pilaren memoriaren erabilpena baliatuz, gonbidatu batek kodea exekuta lezake host-ean. Arazoa gertatzen da vmxnet3 gaituta badago. vmxnet3 ez diren egokitzaile birtualek ez dute arazo hau izango. Ahultasun horretarako CVE-2018-6981 identifikatzailea erreserbatu da.
  • VMware ESXi produktuaren vmxnet3 sare birtualaren egokitzailean hasieratu gabeko pilaren memoriaren erabilpena dela eta, anfitrioiaren eta gonbidatuaren artean informazio ihesa gerta liteke. Arazoa gertatzen da vmxnet3 gaituta badago. vmxnet3 ez diren egokitzaile birtualek ez dute arazo hau izango. Ahultasun horretarako CVE-2018-6982 identifikatzailea erreserbatu da.
Etiketak: Eguneraketa, VMware, Ahultasuna