Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

SQLi eta CSRF erako ahultasunak phpMyAdmin-en

Argitalpen data: 2019/06/05

Garrantzia: Kritikoa 

Kaltetutako baliabideak: 

  • 4.8.6 (CVE-2019-11768) baino lehenagoko phpMyAdmin-en bertsioak
  • 4.9.0 baino lehenagoko phpMyAdmin bertsio guztiak, gutxienez 4.0 (CVE-2019-12616) bertsioaz geroztikakoak

Azalpena: 

Bi ahultasun aurkitu dira phpMyAdmin-en, horietako bat kritikoa:

  • phpMyAdmin-eko lantaldeko kidea den William Desportes-ek Designer funtzioak duen SQL injekzio erako ahultasun baten berri eman du.
  • Mauro Tempestak kritikotzat kalifikatutako ahultasun bat aurkitu zuen, CSRF erakoa (Cross-Site Request Forgery edo gune gurutzatuetan eskaeraren faltsutzea), saio hasierako formularioan.

Konponbidea: 

Produktua eguneratzea edo partxeak aplikatzea gomendatzen da:

  • phpMyAdmin 4.8.6 bertsiora edo berriago batera eguneratzea edo partxea aplikatzea SQL injekzio erako ahultasuna konpontzeko.
  • phpMyAdmin 4.9.0 bertsiora edo berriago batera eguneratzea edo partxea aplikatzea CSRF erako ahultasuna konpontzeko.

Xehetasuna:

  • SQL injekzio erako ahultasunaren ondorioz, bereziki diseinatutako datu base baten izena erabil daiteke era horretako eraso bat abiatzeko. Ahultasun horretarako CVE-2019-11768 kodea erabili da.
  • CSRF erako ahultasuna baliatuz, erasotzaile batek erabiltzailea engaina lezake, adibidez biktimaren phpMyAdmin datu basera apuntatzen duen formularioan hautsita dagoen < img > etiketa baten bidez. Horrela erasotzaileak karga baliagarri edo payload bat eman lezake (INSERT edo DELETE jarraibide zehatz baten modura). Ahultasun horretarako CVE-2019-12616 kodea erabili da.

Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna