Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hirugarrenen ahultasunak Drupal-en corean

Argitalpen data: 2018/08/02

Garrantzia: Ertaina

Kaltetutako baliabideak:

Drupal 8.x-en 8.5.6 bertsioaren aurreko guztiak.

Azalpena:

Drupalen segurtasun ekipoak Drupal 8.x-erako eguneraketa bat argitaratu du, Drupal Coren barneratuta dauden hirugarrenen liburutegietako hainbat ahultasun konpontzen dituena.

Konponbidea:

Drupal core 8.5.6ra eguneratzea.

8.5.x baino lehenagoko bertsioak bizitza ziklotik kanpo daude eta ez dute eguneraketarik izango.

Xehetasuna:

Drupalen corean barneratutako Symfony, Zend Feed eta Diactoros liburutegiek segurtasun eguneraketa bat izan dute, HTTP goiburu zaharkituak edo arriskutsuak erabiltzeagatik zeukaten ahultasun bat zuzentzeko. Drupalen coreak funtzionaltasun hori soilik Symfony liburutegian erabiltzen du. Haien webgunean liburutegi honi buruzko ohartarazpenaren xehetasuna ikus dezakezu. Drupal corek Zend Feed eta Diactoros liburutegien funtzionaltasun kaltetua erabiltzen ez badu ere, zure webguneak modulu horiek erabiltzen baditu zure segurtasun oharra berrikusi behar duzu.

Etiketak: Eguneraketa, Edukien kudeatzailea