Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Ahultasunak VMwareren vSphere Data Protection-en (VDP)

Argitalpen data: 2018/11/21

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak:

  • VDP, 6.1.x eta 6.0.x bertsioak

Azalpena:

vSphere Data Protection-i (VDP) eragiten dioten hainbat ahultasun argitaratu dira: kodearen urruneko exekuzioa, birbideratze irekia, komandoen injekzioa eta informazioaren agerpena.

Konponbidea:

Produktu eta bertsio bakoitzari dagokionaren arabera, ordeztea edo partxea aplikatzea:

Xehetasuna:

  • Autentifikatu gabeko urruneko erasotzaile batek komando arbitrarioak exekuta litzake zerbitzarian. Ahultasun horretarako CVE-2018-11066 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Birbideratze irekiko ahultasun bat baliatuz, autentifikatu gabeko urruneko erasotzaile batek aplikazioko erabiltzaileak URL arbitrarioetara birbidera litzake, eta erabiltzaileak engainatu, jakin gabe lotura gaiztoetan klik egin dezaten (phishing). Ahultasun horretarako CVE-2018-11067 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Arazoak konpontzeko getlogs utilitatearen sistema eragileak duen komandoen injekzio erako ahultasun bat baliatuz, administratzaile baimenak lituzkeen erasotzaile batek komando arbitrarioak exekuta litzake root pribilegioekin. Ahultasun horretarako CVE-2018-11076 identifikatzailea erreserbatu da.
  • VDPren Java administrazio kontsolaren SSL/TLSren gako pribatua VDPren Java kudeaketaren bezero paketean filtra daiteke. Hori baliatuz, datuen lotura geruza berean autentifikatutako erasotzaile batek MITM (man-in-the-middle) erako erasoa egin lezake kudeaketa kontsolako erabiltzaileen aurka eta informazioaren agerpena eragin. Ahultasun horretarako CVE-2018-11077 identifikatzailea erreserbatu da.
Etiketak: Eguneraketa, VMware, Ahultasuna