Argitalpen data: 2019/08/30
PDF dokumentuak kudeatzeko produktu, zerbitzu eta soluzioak sortzen dituen Foxit Software enpresak bere 'My account' plataformako erabiltzaileen kontuetara baimenik gabeko sarbidea izan dela antzeman du.
Bere jakinarazpen ofizialean argitaratu denaren arabera, arriskuan jarritako informazioaren artean honako datu hauek daude: helbide elektronikoak, erabiltzaile izenak, pasahitzak, telefono zenbakiak, konpainia eta IP helbideak. Banku informaziorik ez da arriskuan jarri, euren sistemek ez baitute horrelako informaziorik gordetzen.
Lehen neurri modura, kaltetutako kontu guztien kredentzialak baliogabetu egin zituen, eta ondoren, kaltetutako erabiltzaileei eskatu zien pasahitzak berrezartzeko. Kaltetutako erabiltzaileekiko komunikazioak ere berrezarri ditu, eta jarraibideak eta aholkuak eman dizkie arriskuak ahalik eta gehien murrizteko. Era berean, Foxiten ekipoak ikerkuntza forentse bat abiatu du baimenik gabeko sarbide honen jatorria aurkitzeko.
Etiketak: Informazio ihesa, Gertakaria
Erreferentziak:
Erreferentzia | WEB | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
Foxit - Cybersecurity Advisory Notice | foxitsoftware.com | https://www.foxitsoftware.com/support/security-advisories.php | 30/08/2019 | si | en | en |
Foxit PDF detecta un acceso no autorizado y toma medidas de seguridad | osi.es | https://www.osi.es/es/actualidad/avisos/2019/09/foxit-pdf-detecta-un-acceso-no-autorizado-y-toma-medidas-de-seguridad | 03/09/2019 | si | es | es |
Si eres usuario de Foxit, cambia la contraseña | incibe.es | https://www.incibe.es/protege-tu-empresa/avisos-seguridad/si-eres-usuario-foxit-cambia-contrasena | 03/09/2019 | si | es | es |
For Foxit' sake: PDF editor biz breached, users' passwords among stolen data | theregister.co.uk | https://www.theregister.co.uk/2019/08/30/foxit_data_breach_passwords_stolen/ | 30/08/2019 | si | en | en |
Foxit Software Breach Exposes Account Data | databreachtoday.com | https://www.databreachtoday.com/foxit-software-breach-exposes-account-data-a-13006 | 02/09/2019 | si | es | es |