Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Googleren itxiera aurreratu egin da, segurtasun akats bat atzeman ostean

Argitaratze-data: 2018/12/11

Googlek iragarri du API guztien itxiera 2019ko apirilera aurreratuko duela. Izan ere, ohartu dira 52.5 milioi bezeroren informazio pertsonala kaltetua izan dela, segurtasun akats baten ondorioz. 2018ko azaroko eguneratze batean gertatu omen zen.

Akats horren ondorioz, baliteke garatzaile, aplikazio eta kanpo eragile batzuek erabiltzaile horien informazio pertsonala ikusteko aukera eduki izana, beren profila pribatu gisa ezarrita eduki arren. Informazio horren barruan honako datuak daude: generoa, trebetasunak, urtebetetzeak, posta elektronikoko helbidea, lanbidea, adina eta kontaktuen zerrenda, dagozkien posta elektroniko eta izenekin.

Konpainiak akatsa deskubritu eta astebeteko epean zuzendu zuen. Adierazi dute hirugarren batek ere ez dituela sistemak arriskuan jarri. Gainera, ezin da frogatu aplikazioen garatzaileek sei egunetan sarbidea izan zutenik, horretaz kontziente izan zirenik edota erabilera okerrik egin zutenik ere.

Googlek informazioa emango die kaltetutako erabiltzaileei, enpresa bezero batzuk barne, neurriak har ditzaten eta adi egon daitezen, gainerako profil sozialetan mugimendu arraroren bat antzemanez gero.

 

Etiketak: Informazio ihesa, Google, Istripua

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
Expediting changes to Google blog.googlehttps://www.blog.google/technology/safety-security/expediting-changes-google-plus/10/12/2018sienen
Google adelanta el cierre de Google tras descubrir un nuevo problema de seguridad que afecta a 52,5 millones de usuariosxataka.comhttps://www.xataka.com/privacidad/google-adelanta-cierre-google-descubrir-nuevo-problema-seguridad-que-afecta-a-52-5-millones-usuarios10/12/2018sieses
Google Accelerates Google Shutdown After New Bug Discoveredthreatpost.comhttps://threatpost.com/google-accelerates-google-shutdown-after-new-bug-discovered/139764/ 10/12/2018sienen
Google anuncia su cierre e informa de la exposición de 500.000 cuentas de usuariosincibe-cert.eshttps://www.incibe-cert.es/alerta-temprana/bitacora-ciberseguridad/google-anuncia-su-cierre-e-informa-exposicion-500000-cuentas 08/10/2018noeses