Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

FBIk ohartarazi duenez kutxazain automatikoen hackeoa gerta liteke mundu osoan

Argitalpen data: 2018/08/12

Kerb on Security-k bere blogean adierazten duenez, FBIk mundu osoko finantza erakundeak ohartarazi ditu laster gerta litekeen kutxazain automatikoen hackeo bati buruz.

Erasotzaileek malwarearen bidez banku bat edo ordainketa txartelen prozesatzaile bat pirateatuko lukete, atera daitekeen diruaren mugak aldatzeko, saldoak aldatzeko edo edozein segurtasun protokolo desaktibatzeko kontrol osoa lortzearren. Ondoren klonatutako txartelak kutxazain automatikoetan erabiliko lituzkete, diru zenbateko handiak ateratzeko.

Gainera, FBIk jakinarazi duenez, eraso horiek asteburuetan gerta litezke, bankuak itxita daudenez gero. Horregatik beren segurtasun neurriak berrikustea eta horrelako erasoak saihesteko beharrezkoak direnak abian jartzea aholkatu die.

Abuztuaren 14an Indiako banku batek jakinarazi zuen pirata informatiko batzuek ia 2 milioi dolar lapurtu zizkiotela bankuko transferentzietan eta 11,5 milioi dolar kutxazain automatikoetatik egindako diru ateratzeetan. Itxura guztien arabera ustezko erasoak zerikusia du FBIren ohartarazpenarekin.

Etiketak: Arazoa, Malware

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDATAExternoIdioma destinoIdioma contenido
FBI Warns of ?Unlimited? ATM Cashout Blitzkrebsonsecurity.comhttps://krebsonsecurity.com/2018/08/fbi-warns-of-unlimited-atm-cashout-blitz/12/08/2018sienen
Indian Bank Hit in $13.5M Cyberheist After FBI ATM Cashout Warningkrebsonsecurity.comhttps://krebsonsecurity.com/2018/08/indian-bank-hit-in-13-5m-cyberheist-after-fbi-atm-cashout-warning/17/08/2018sienen
El FBI advierte a los bancos sobre un posible hackeo a cajeros automáticos en todo el mundogenbeta.comhttps://www.genbeta.com/seguridad/fbi-advierte-bancos-posible-hackeo-cajeros-automaticos-todo-mundo14/08/2018sieses
El FBI advierte a los bancos sobre una posible modalidad de hackeo de cajeros automáticocnnespanol.cnn.comhttps://cnnespanol.cnn.com/2018/08/15/hackear-cajeros-automaticos-bancos-fbi-advierte-modalidad-hackeo/15/08/2018sieses