Argitalpen data: 2020/05/19
Komunikatu ofizial baten bidez EasyJet-ek jakinarazi du apirilean baimenik gabeko sarbide bat izan zuela bere sistemetan.
Aerolineak emandako informazioaren arabera, gertakaria antzeman ondoren harremanetan jarri ziren aditu forentseekin gertatutakoa argitu eta zehazteko. Era berean, dagozkien agintariei gertatutakoaren berri eman zioten.
Kaltetutako sistemen gainean egindako ikerketa forentsearen arabera, gaizkileek gutxi gorabehera 9 milioi erabiltzaileren informaziora izan zuten sarbidea. Arriskuan jarritako informazioak erabiltzaileen izenak, helbide elektronikoak, bidaien xehetasunak eta horrelako datuak ditu.
Une honetan konpainia harremanetan jartzen ari da erabiltzaile kaltetuekin soilik, eta maiatzaren 26a jarri du epe modura guztiei jakinarazteko.
Etiketak: Informazio ihesa, Garraioa
Erreferentziak:
Erreferentzia | Web | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
Cyber Security Incident | easyjet.com | https://www.easyjet.com/en/infoalert | 19/05/2020 | si | en | en |
Twitter - easyJet | twitter.com | https://twitter.com/easyJet/status/1262802432872120321 | 19/05/2020 | si | en | en |
EasyJet ha sufrido un ciberataque que ha expuesto los correos de 9 millones de clientes y las tarjetas de 2.200 | genbeta.com | https://www.genbeta.com/seguridad/easyjet-ha-sufrido-ciberataque-que-ha-expuesto-datos-como-correos-tarjetas-9-millones-clientes | 19/05/2020 | si | es | es |
EasyJet sufre un ciberataque que vulnera los datos de 9 millones de clientes | lavanguardia.com | https://www.lavanguardia.com/tecnologia/20200519/481282149308/easyjet-ataque-informatico-datos-clientes.html | 21/05/2020 | si | es | es |