Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Airbusek profesionalen eta langileen datuak agerian utzi dituen zibereraso bat jasan du

Argitalpen data: 2019/02/04

Airbus aire konpainiak argitaratu duen komunikatu batean jakinarazi duenez, bere informazio sistemetan, zehazki esateko hegazkin komertzialen dibisioan (Commercial Aircraft business), segurtasun gertakari bat izan du.

Azaldu dutenaren arabera, hainbat datutara baimenik gabeko sarbidea izan zuten. Nolanahi ere, horrek ez zuen eragin konpainiaren eragiketa komertzialetan. Era berean, hainbat datu pertsonaletara sarbidea lortu zela informatu zuten, batez ere, kontaktu profesionalak eta Europako dibisioko langile batzuen identifikazio informatikoa.

Gertakari hau sakontasunez ikertzen ari diren konpainiako adituak berehala hasi ziren beharrezkoak ziren ekintzak egiten indarrean dauden segurtasun neurriak indartzeko, bere balizko kalteak arintzeko eta zibererasoaren jatorria aurkitzeko. Horrez gain, datuen babeserako agintariekin harremanetan jarri dira.

 

Etiketak: Ziberkrimena, Ziberespioitza, Azpiegitura Kritikoak, Gertakaria

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
Declaración de Airbus acerca del ciberincidenteairbus.comhttps://www.airbus.com/newsroom/press-releases/es/2019/01/airbus-statement-on-cyber-incident.html30/01/2019sieses
Airbus denuncia un ciberataque a datos profesionales y de empleadoseldiario.eshttps://www.eldiario.es/economia/Airbus-denuncia-ciberataque-profesionales-empleados_0_862664783.html30/01/2019sieses
Airbus sufre un robo de datos tras un ciberincidente que afecta a su división de aviones comercialeseuropapress.eshttps://www.europapress.es/economia/noticia-airbus-sufre-robo-datos-ciberincidente-afecta-division-aviones-comerciales-20190130215855.html30/01/2019sieses
Hackers hit Airbus, steal personal details of employeeshotforsecurity.bitdefender.comhttps://hotforsecurity.bitdefender.com/blog/hackers-hit-airbus-steal-personal-details-of-employees-20798.html31/01/2019sienen
Airbus Data Takes Flight; and Billions of Credentials Dumped on Dark Webthreatpost.comhttps://threatpost.com/airbus-data-breach/141368/31/01/2019sienen