Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Gurasoen kontrol aplikazioak testu lauko kredentzialak filtratzen ditu

Argitalpen data: 2018/05/20

TeenSafe aplikazioak adingabe batek mugikorrarekin duen jardueraren segimendua egiteko balio du, baina bere zerbitzariak Amazonen hodeian utzi ditu inolako sarbide kontrolik gabe, eta beraz, edozeinek eskura dezake horietan dagoen informazioa.

Aurkikuntza hori Robert Wiggingsek egin zuen, zerbitzarietako informazio ihesak bilatzen aditua den ikerlaria. Han zegoen informazioa honakoa zen: Apple-ekin lotutako guraso eta seme-alaben helbide elektronikoak, adingabearen gailuaren izena eta identifikatzailea eta Apple-ren kontura lotutako pasahitzak testu lauan. Datu horiekin erasotzaile batek adingabearen jarduera ikus lezake, izan ere, appa erabiltzeko bi faktoreko autentifikazioa desaktibatu beharra dago.

Konpainiak informazio ihesa gertatu zela jakin orduko, zerbitzaria babesteko beharrezko neurriak hartu zituen eta balizko erabiltzaile kaltetuak informatu zituen.

Etiketak: Apple, Informazio ihesa

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
Teen phone monitoring app leaked thousands of user passwordszdnet.comhttps://www.zdnet.com/article/teen-phone-monitoring-app-leaks-thousands-of-users-data/20/05/2018sienen
App That Allows Parents To Spy On Teens Leaked Thousands Of Passwordsgizmodo.comhttps://www.gizmodo.com.au/2018/05/app-that-allows-parents-to-spy-on-teens-leaked-thousands-of-passwords/21/05/2018sienen
Child monitoring app leaks thousands of user passwordstechspot.comhttps://www.techspot.com/news/74715-child-monitoring-app-exposes-thousands-passwords.html21/05/2018sienen