Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

TikTok aplikazioak isuna jaso du adingabeen datuak biltzeagatik

Argitalpen data: 2019/02/27

AEBetako Merkataritzaren Batzorde Federalak (FTC) iragarri duenez, TikTok aplikazioarekin (lehen Musical.ly) akordio bat egin du, eta horren ondorioz 5,7 milioi dolarreko isun bat ordaindu beharko du Umeen pribatutasun legea urratzeagatik. Itxura denez, aplikazioak 13 urtez beherako adingabeen informazioa biltzen zuen gurasoen onespenik gabe.

Aurrerantzean, aplikazioa erabiltzen duten 13 urtez beherako gaztetxoek ezingo dituzte euren bideoak partekatu, besteen bideoetan iruzkinak egin, gainerako erabiltzaileei mezuak bidali, eta profil bat edo jarraitzaileak eduki.

Etiketak: Informazio ihesa, Sare sozialak

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
musical.ly's agreement with FTCnewsroom.tiktok.comhttps://newsroom.tiktok.com/musical-lys-agreement-with-ftc/27/02/2019sienen
TikTok will pay $5.7 million over alleged children's privacy law violationstheverge.comhttps://www.theverge.com/2019/2/27/18243312/tiktok-ftc-fine-musically-children-coppa-age-gate27/02/2019sienen
TikTok recibe una multa de 5.7 millones de dólares por recopilar información personal de niños menores de 13 añosgenbeta.comhttps://www.genbeta.com/redes-sociales-y-comunidades/tiktok-recibe-multa-5-7-millones-dolares-recopilar-informacion-personal-ninos-menores-13-anos01/03/2019sieses