Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Trend Microren App batzuk App Storetik kendu dituzte, datuak biltzen zituztelako

Argitaratze-data: 2018/09/07

Apple etxeak Trend Micro segurtasun hornitzailearen hainbat aplikazio ezabatu behar izan ditu bere Mac App Store dendatik, izan ere, erabiltzaileen datuak biltzen zituzten, horien baimenik gabe. Kendutako aplikazioen artean, honakoak daude: Dr Cleaner, Dr Cleaner Pro, Dr Antivirus, Dr Unarchiver, App Uninstall, Dr. Battery eta Duplicate Finder.

2017ko abenduan, Malwarebytes foroko erabiltzaile batek zerbait susmagarria antzeman zuen eta susmo hori konfirmatu zuten hiru adituk: Patrick Wardle, Digita Security enpresako CEO eta sortzailea; Alemanian bizi den eta Twitter @privacyis1st izena erabiltzen duen ikertzaile bat; eta Thomas Reed, Mac eta gailu mugikorren arduraduna Malwarebytes Labs enpresan.

Trend Microk kodeen liburutegien berrerabilerari egozten dio funtzionaltasun hori eta adierazi du aplikazioek nabigazioaren azken 24 orduen historialaren bat-bateko argazki bat kargatzen zutela, segurtasun arrazoiengatik.

Etiketak: Apple, Ziberespioitza, Informazio ihesa

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
Answers to Your Questions on Our Apps in the Mac App Storeblog.trendmicro.comhttps://blog.trendmicro.com/answers-to-your-questions-on-our-mac-apps-store/10/09/2018sienen
Mac App Store apps are stealing user datablog.malwarebytes.comhttps://blog.malwarebytes.com/threat-analysis/2018/09/mac-app-store-apps-are-stealing-user-data/07/09/2018sienen
Trend Micro blames data collection issue on code library re-usecyberscoop.comhttps://www.cyberscoop.com/trend-micro-mac-app-store-browser-history/10/09/2018sienen
Apple Removes Several Trend Micro Apps For Collecting MacOS Users' Datathehackernews.comhttps://thehackernews.com/2018/09/apple-trendmicro-macos-apps.html11/09/2018sienen
Trend Micro apps on Mac accused of stealing datasearchsecurity.techtarget.comhttps://searchsecurity.techtarget.com/news/252448492/Trend-Micro-apps-on-Mac-accused-of-stealing-data11/09/2018sienen
Trend Micro vuelve a aparecer en los informes de Mac App Storeciberseguridadlatam.comhttps://www.ciberseguridadlatam.com/2018/09/12/trend-micro-vuelve-a-aparecer-en-los-informes-de-mac-app-store/14/09/2018sieses
Varias aplicaciones populares de la Mac App Store fueron descubiertas robando datos de los usuariosgenbeta.comhttps://www.genbeta.com/mac/varias-aplicaciones-populares-mac-app-store-fueron-descubiertas-robando-datos-usuarios10/09/2018sieses