Argitalpen data: 2019/10/21
Zibersegurtasuneko softwarea egiten duen Avast multinazional txekiarrak komunikatu batean jakinarazi duenez, ziberespioitzako kanpaina bat jasan du. Abiss izena eman diote, eta horren bitartez beren sarera sarbidea lortu zuten.
Avast-ek jakin duenez, hainbat sarrera saio gertatu ziren erabiltzaile eta pasahitz ezberdinekin, euren barne VPNra sartzeko. Azaldu dutenaren arabera, barne VPN horretara sartzea lortu zuten akats batengatik gaituta gelditu zen behin-behineko VPN profil baten bidez, konexioa egiterakoan bi urratseko autentifikaziorik behar ez zuena.
Konpainiak jakinarazi duenez, euren CCleaner produktua izan zen seguruenik zibererasoaren xede nagusia. Horregatik, CCleaner-en aurreko bertsioak egiaztatu zituzten eta argitaratzera zihoazenak gelditu egin zituzten. Avast-ek dioenez, bidalitako segurtasun eguneraketen ondoren erabiltzaileak guztiz babestuta daude, eta zibereraso kanpaina hori ikertzen jarraitzen dute.
Etiketak: Aplikazioa, Ziberkrimena, Ziberespioitza
Etiquetak: Aplicación, Cibercrimen, Ciberespionaje
Erreferentziak:
Erreferentziak | Web | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
Avast lucha contra el intento de ciberespionaje Abiss | blog.avast.com | https://blog.avast.com/es/ccleaner-fights-off-cyberespionage-attempt-abiss | 21/10/2019 | si | es | es |
Antivirus Giant Avast Hacked By Spies Who Stole Its Passwords | forbes.com | https://www.forbes.com/sites/thomasbrewster/2019/10/21/avast-hacked-again-as-spies-steal-its-passwords/ | 21/10/2019 | si | en | en |
Avast says hackers breached internal network through compromised VPN profile | zdnet.com | https://www.zdnet.com/article/avast-says-hackers-breached-internal-network-through-compromised-vpn-profile/ | 21/10/2019 | si | en | en |
Hackers logran acceder a la red de Avast: CCleaner como posible objetivo del ataque | genbeta.com | https://www.genbeta.com/actualidad/hackers-logran-acceder-a-red-avast-ccleaner-como-posible-objetivo-ataque | 21/10/2019 | si | es | es |