Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Segurtasun arrakala Capital One bankuan

Argitalpen data: 2019/07/29

Ameriketako Estatu Batuetako Capital One bankuak segurtasun arrakala bat aurkitu du bere sistemetan. Hori baliatuz zibergaizkile bat milioika bezero batzuen informazio pertsonalera sartu ahal izan zen, kreditu txartelen titularrak edo eskatzaileak zirenak.

Eskuratutako informazioaren artean era honetako datuak daude: izenak, helbideak, posta kodeak, telefono zenbakiak, helbide elektronikoak, jaiotza datak, ordainketen historia, kreditu puntuazioa, kontuaren mugak eta diru-sarrerak. Kreditu txartelen kontuaren zenbakiek edo saio hasierako kredentzialek ez zuten bidegabeko sarbiderik izan, eta soilik bere bezeroen gizarte segurantzako zenbakien %1ak jasan zuen bidegabeko sarbidea.

Finantza entitateak komunikatu ofizialean azaltzen duenez, Capital One-k berehala konpondu zuen baliatutako ahultasuna, konfigurazio akats bat hain zuzen. Bere barne ikerkuntzaren arabera, gutxi gorabehera 100 milioi erabiltzaile izan ziren kaltetuak Ameriketako Estatu Batuetan eta beste 6 milioi Kanadan. Horrez gain, kaltetuei jakinaraziko zaiela eta identitatearen babesa eta beren kredituen monitorizazioa doan eskainiko diela adierazi du. Bestalde, informazioa emateko eta zalantzak argitzeko webguneak prestatu dituela gehitu du, ikerkuntzak aurrera jarraitzen baitu. FBIk ustezko arduraduna atxilotu du, Paige Thompson, eta zaintzapean dago. 5 urteko kartzela zigorra eta 250.000 dolar estatubatuarreko isuna jasan litzake.

Etiketak: Ziberkrimena, Informazio ihesa, Banku sektorea

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
Capital One Announces Data Security Incidentpress.capitalone.comhttps://press.capitalone.com/phoenix.zhtml?c=251626p=irol-newsArticleID=240504329/07/2019sienen
Massive Capital One breach exposes personal info of 100 million Americanstheverge.comhttps://www.theverge.com/2019/7/29/20746493/massive-capital-one-breach-exposes-personal-info-of-100-million-americans29/07/2019sienen
Capital One data breach: Arrest after details of 106m people stolenbbc.comhttps://www.bbc.com/news/world-us-canada-4915985930/07/2019sienen
Robados los datos de 100 millones de clientes del banco Capital Oneelpais.comhttps://elpais.com/economia/2019/07/30/actualidad/1564451423_752478.html30/07/2019sieses