Argitalpen data: 2019/08/27
Imperva zibersegurtasun zerbitzuen hornitzaileak segurtasun gertakari bat jasan du eta horrek informazioa agerian gelditzea ahalbidetu du. Bere Cloud Web Application Firewall (WAF) produktuari eragin dio, lehen Incapsula modura ezaguna.
Enpresaren CEO den Chris Hylen-ek komunikatu ofizial batean zehaztu duenez, agerian gelditu diren bezeroen datuen artean helbide elektronikoak, pasahitzak, API gakoak eta bezeroek emandako SSL ziurtagiriak daude.
Konpainiak gertakariari buruzko ikerkuntza bat abiatu du, eragindako bezeroak informatu ditu, eta hainbat neurri hartzea gomendatu du. Horien artean daude kontuen pasahitzak aldatzea, Single Sign-On (saio hasiera bakarra) ezartzea, faktore bikoitzeko autentifikazioa gaitzea, API gakoak berrezartzea eta SSL ziurtagiri berri bat sortu eta igotzea.
Etiketak: Ziberkrimena, Informazio ihesa, Tresna, Gertakaria
Erreferentziak:
Erreferentzia | WEB | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
Imperva Security Update | imperva.com | https://www.imperva.com/blog/ceoblog/ | 27/08/2019 | si | en | en |
Imperva Breach Exposes WAF Customers' Data, Including SSL Certs, API Keys | thehackernews.com | https://thehackernews.com/2019/08/imperva-waf-breach.html | 27/08/2019 | si | en | en |
Imperva discloses security incident impacting cloud firewall users | zdnet.com | https://www.zdnet.com/article/imperva-discloses-security-incident-impacting-cloud-firewall-users/ | 27/08/2019 | si | en | en |
Brecha en Cloud WAF de imperva, expone claves api y certificados SSL de algunos clientes | seguridadyfirewall.cl | https://www.seguridadyfirewall.cl/2019/08/brecha-en-cloud-waf-de-imperva-expone.html | 27/08/2019 | si | es | es |