Argitalpena data: 2019/04/13
Microsoft-ek segurtasun arrakala bat izan zuen Outlook-en web postaren zerbitzuan, @hotmail.com eta @msn.com email kontuak ere barneratzen dituena. Izan ere, erasotzaileek Outlook-en zerbitzuan diharduten langileen kredentzialak lapurtu zituzten eta erabiltzaileen kontuak arriskuan jarri zituzten 2019-01-01 eta 2019-03-28 bitartean.
Konpainiak email bat bidali die kaltetutako erabiltzaileei eta bertan azaltzen duenez erasotzaileek hainbat datu eskuratu ahal izan zituzten: helbide elektronikoa, karpetak, mezuen izenburuak eta erabiltzaileak komunikazioak dituen beste helbide elektroniko batzuk. Baina ez zuten lortu ez emailen edukietara sartzea, ezta atxikitako fitxategiak edo saioa hasteko kredentzialak eskuratzea ere.
Microsoft-ek gogorarazi du posta elektronikoaren saio hasierako kredentzialak ez zirela kaltetuak izan gertakari honetan, baina edozein kasutan badaezpada kontuaren pasahitza berrezartzea gomendatzen du.
Etiketak: Informazio ihesa, Tresna, Gertakaria, Microsoft
Erreferentziak:
Erreferentzia | WEB | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
Microsoft: Hackers compromised support agent' credentials to access customer email accounts | techcrunch.com | https://techcrunch.com/2019/04/13/microsoft-support-agent-email-hack/ | 13/04/2019 | si | en | en |
Deberías cambiar tu contraseña de Outlook, Microsoft confirma que ha habido cuentas expuestas durante meses | adslzone.net | https://www.adslzone.net/2019/04/14/cambiar-contrasena-outlook-cuentas-expuestas/ | 14/04/2019 | si | es | es |
Hackers Could Read Your Hotmail, MSN, and Outlook Emails by Abusing Microsoft Support | motherboard.vice.com | https://motherboard.vice.com/en_us/article/ywyz3x/hackers-could-read-your-hotmail-msn-outlook-microsoft-customer-support | 15/04/2019 | si | en | en |
Microsoft Outlook Breach Widens in Scope, Impacting MSN And Hotmail ? Report | threatpost.com | https://threatpost.com/microsoft-outlook-breach-msn-hotmail/143772/ | 15/04/2019 | si | en | en |
Microsoft Outlook: nueva brecha de seguridad | unaaldia.hispasec.com | https://unaaldia.hispasec.com/2019/04/microsoft-outlook-nueva-brecha-de-seguridad.html | 15/04/2019 | si | es | es |