Argitalpen data: 2018/11/12
Pathé zine kate frantseseko Herbehereetako sukurtsal bateko CFOak salaketa jarri ondoren jakin da konpainiak CEOaren iruzurra izenez ezagutzen dena jasan duela.
Itxura denez, CFOak mezu elektroniko bat jaso zuen aginduz 800.000 euro baino gehiagoko transferentzia egin zezan, guztiz isilpekoa zen erosketa baten zati modura. CFOari eta CEOari eskaera arraroa iruditu zitzaien, baina ez ziren konturatu benetan iruzur bat zela. Horrelako eskaera gehiago ere egon ziren eta hilabete batean baino gutxiagoan 19 milioi euro inguru transferitu ziren.
Hori gertatu baino lehen, zine kate horrek Erresuma Batuko bere Twitter kontuaren hackeoa jasan zuen, eta kriptotxanponen iruzur baterako izan zen erabilia.
Erreferentziak:
Erreferentzia | WEB | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
Cinema Chain Sees Bad Movie Script Play Out As It Loses Millions In Email Scam | forbes.com | https://www.forbes.com/sites/martijngrooten/2018/11/12/cinema-chain-sees-bad-movie-script-play-out-as-it-loses-millions-in-email-scam | 12/11/2018 | si | en | en |
French Cinema Chain Fires Dutch Executives Over 'CEO Fraud' | databreachtoday.com | https://www.databreachtoday.com/blogs/french-cinema-chain-fires-dutch-executives-over-ceo-fraud-p-2681 | 13/11/2018 | si | en | en |