Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Ransomware bitarteko zibereraso batek AEBetako prentsaren banaketa eten du

Argitalpen data: 2018/12/29

AEBetako egunkari nagusiak ekoizten dituen Tribune Publishing enpresak Ryuk familiaren ransomware bitarteko zibereraso bat jasan zuen. Horren ondorioz asteburu batean zehar herrialdeko hainbat egunkari garrantzitsuren inprimaketa eta banaketa eten egin zen.

Erasoak kaltetutako egunkarien artean ondokoak daude: Wall Street Journal, New York Times, Los Angeles Times, Chicago Tribune eta Baltimore Sun.

Tribune Publishing-eko eleduna den Marisa Kollias-ek adierazi zuenez, harpidedunen, online erabiltzaileen eta publizitate bezeroen datu pertsonalak ez ziren arriskuan egon, ezta konpainiaren webguneak eta aplikazio mugikorrak ere.

 

Etiketak: Ziberkrimena, Gertakaria, Malwarea, Ahultasuna

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
Tribune Publishing Company ? en Twittertwitter.comhttps://twitter.com/tribpub/status/107919388857588531229/12/2018sienen
Malware attack disrupts delivery of L.A. Times and Tribune papers across the U.S.latimes.comhttps://www.latimes.com/local/lanow/la-me-ln-times-delivery-disruption-20181229-story.html29/12/2018sienen
The Latest: Tribune says newspapers hit by computer virusapnews.comhttps://www.apnews.com/0455f5eb95e84e35b2c5902a93223d5630/12/2018sienen
Ryuk Ransomware Involved in Cyberattack Stopping Newspaper Distributionbleepingcomputer.comhttps://www.bleepingcomputer.com/news/security/ryuk-ransomware-involved-in-cyberattack-stopping-newspaper-distribution/31/12/2018sienen
Ransomware paraliza la producción de los principales periódicos de EEUUunaaldia.hispasec.comhttps://unaaldia.hispasec.com/2019/01/ransomware-paraliza-la-produccion-de-los-principales-periodicos-de-eeuu.html02/01/2019sieses