Argitalpen data: 2019/08/07
Erresuma Batuko hiriburuko garraio publikoaren ardura duen Transport for London (TfL) erakundeak jakinarazi duenez, garraioaren ordainketarako Oyster sistemaren contactless txartel batzuen kontuetara identifikatu gabeko zibererasotzaile batzuk sartu ziren.
Erabilitako eraso motaren izena kredentzialak betetzea da (credential stuffing) eta honetan datza: modu automatikoan erasotzaileek kontuetara sarbidea lortzen dute filtrazioren batean eskuratutako erabiltzaile-pasahitz bikoteen bidez. Horrela, probetxua ateratzen diote webgune ezberdinetan kredentzial berdinak erabiltzeko praktika okerrari.
The Register komunikabideari egindako adierazpenetan TfLeko bozeramaile batek adierazi zuen bidegabeko sarbidea izan duten 1.200 kontu identifikatu dituztela, baina ordainketa datuak ez zirela arriskuan izan. Arreta neurri modura contactless eta Oyster kontuak itxi egin dituzte epe baterako, plataformaren segurtasuna hobetzen duten bitartean, eta kaltetutako erabiltzaileekin harremanetan jarri dira.
Etiketak: Administrazio publikoa, Ziberkrimena, Informazio ihesa, Tresna, Garraioa
Erreferentziak:
Erreferentzia | WEB | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
Transport for London en Twitter | twitter.com | https://twitter.com/TfL/status/1159185807439257601 | 07/08/2019 | si | en | en |
Transport for London Oyster system pulled offline after credential-stuffing crooks board customers' accounts | theregister.co.uk | https://www.theregister.co.uk/2019/08/08/tfl_oyster_card_outage_online_topup/ | 08/08/2019 | si | en | en |
Oyster card accounts hacked, confirms Transport for London | bbc.com | https://www.bbc.com/news/uk-england-london-49282429 | 08/08/2019 | si | en | en |
TfL kills the Oyster website as customers are hit by a dumb hack | wired.co.uk | https://www.wired.co.uk/article/tfl-oyster-hack-customer-service | 08/08/2019 | si | en | en |
HACKEAN EL SISTEMA DE PAGOS DEL TRANSPORTE PÚBLICO DE LONDRES | noticiasseguridad.com | https://noticiasseguridad.com/hacking-incidentes/hackean-el-sistema-de-pagos-del-transporte-publico-de-londres/ | 09/08/2019 | si | es | es |