Argitaratze-data: 2018/09/10
Polizia Nazionalak, FBIrekin lankidetzan, ukraniar jatorriko 30 urteko gizon bat atxilotu du Huelvan: Andrii Kolpakov. Ustez, mundu mailan banku-txartelei egindako zibereraso sofistikatu batzuen arduraduna da.
Atxilotutakoa Fin7 taldeko ustezko buruetako bat da. Zibersegurtasun arloan ezagunak dira eta ostalaritza, joko eta jatetxeen sektoreetako konpainiei 100 eraso baino gehiago egitea leporatzen zaie. Erasoa phishing motakoa zen: artxibo maltzur bat daukan posta elektroniko bat bidali eta horren bidez sistemaren urrutiko kontrola lor zitekeen.
Crime as a service delakoan espezializatutako taldea da eta, FBIren ustez, 15 milioi kreditu-txartelen datuak lapurtu dituzte, 47 estatutan. Gainera, Salmenta Puntuko Terminaletan eraso egin dute, datuak transmititzeko sarera konektatzean, pirateorako aukera ematen baitute.
Etiketak: Ziberkrimena
Erreferentziak:
Erreferentzia | WEB | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
La Policía detiene en Huelva a un hacker buscado por el FBI por robar tarjetas bancarias | eleconomista.es | http://www.eleconomista.es/tecnologia/noticias/9376482/09/18/La-Policia-detiene-en-Huelva-a-un-hacker-buscado-por-el-FBI-por-robar-tarjetas-bancarias.html | 10/09/2018 | si | es | es |
Localizado de vacaciones en Huelva un hacker internacional ucraniano buscado por el FBI | columnacero.com | https://columnacero.com/sucesos/16639/localizado-de-vacaciones-en-huelva-un-hacker-internacional-ucraniano-buscado-por/ | 10/09/2018 | si | es | es |
Detenido en Huelva uno de los mayores hackers mundiales | estrelladigital.es | https://www.estrelladigital.es/articulo/sucesos/detenido-ciberataques-empresas-robar-datos-tarjetas-bancarias/20180910114737354256.html | 10/09/2018 | si | es | es |
Cae en Lepe el ucraniano que 'hackeó' los hoteles de Donald Trump | elmundo.es | http://www.elmundo.es/economia/2018/09/11/5b96b66846163f9b9c8b460d.html | 11/09/2018 | si | es | es |