Argitalpen data: 2020/11/02
Aleksandr Brovko zibergaizkileak zortzi urteko kartzela zigorra jaso du, Estatu Batuetako hiritarren informazio pertsonal eta finantzarioa lapurtu eta salerosteagatik. 100 milioi dolarreko galerak eragin dituela kalkulatu da.
Estatu Batuetako Justizia Sailak eman zuen epaia, urriaren 30ean, baina, aurretik, urte honetako otsailean, botnet-en aurkako operazio batean atxilotu zuten Aleksandr, banku iruzurra eta iruzur elektronikoa egitea leporatuta, eta erruduntzat jo zuen bere burua.
Zibergaizkile horrek botnet bat zeukan, infektatutako 200.000 gailu baino gehiagorekin, eta, aldi berean, delituzko tresna eta zerbitzuei buruz hitz egiteko hainbat online forotan parte hartzen zuen..
Etiketak: Administrazio publikoa, Botnet, Ziberkrimena, Ziberespioitza, Istripua, Internet, Malwarea, Banku sektorea
Erreferentziak:
Erreferentzia | WEB | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
Russian Cybercriminal Sentenced to Prison for Role in $100 Million Botnet Conspiracy | justice.gov | https://www.justice.gov/opa/pr/russian-cybercriminal-sentenced-prison-role-100-million-botnet-conspiracy | 02/11/2020 | si | en | en |
$100M Botnet Scheme Lands Cybercriminal 8 Years in Jail | threatpost.com | https://threatpost.com/100m-botnet-russian-cybercriminal-8-years-jail/160852/ | 02/11/2020 | si | en | en |
Russian cybercriminal Aleksandr Brovko sentenced to 8 years in jail | securityaffairs.co | https://securityaffairs.co/wordpress/110358/cyber-crime/aleksandr-brovko-sentenced-jail.html | 03/11/2020 | si | en | en |
Russian Botnet Operator Sentenced to 8 Years in Prison | bankinfosecurity.com | https://www.bankinfosecurity.com/russian-botnet-operator-sentenced-to-8-years-in-prison-a-15293 | 03/11/2020 | si | en | en |