Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Europako Batzordeak pribatutasun arazoak dituen smartwatch modelo bat erretiratu du

Argitalpen data: 2019/02/04

Europako Batzordeak Enox marka alemanaren Safe-KID-One smartwatch modeloa erretiratzea agindu du, bere erabilpena arriskutsuegia delakoan, adingabeentzat bereziki.

Europako Batzordeak adierazi duenez, erlojuak bere funtzionamendurako duen aplikazioak ez ditu zifratzen bere backend zerbitzariarekin dituen komunikazioak. Hartara, autentifikaziorik gabeko erasotzaile batek datu pribatuetara sarbidea lor lezake, esate baterako: telefono zenbakiak, kokapenaren historia, serie zenbakia eta abar. Gainera, aldaketa txiki batzuk eginez, edozein telefonotara deiak egin litzake edo adingabea aurkitu GPS bidez.

Erlojuak ez du betetzen Ekipo Erradioelektrikoen Zuzentaraua, ez baitu bermatzen datu pertsonalen babesa eta erabiltzaileen pribatutasuna. Arazoa horren larria izanik, Europako Batzordeak lehen aldiz erabili behar izan du RAPEX sistema, gure pribatutasunerako produktu arriskutsu bati buruz ohartarazteko.

 

Etiketak: Zifratzea, Informazio ihesa, Internet, Ahultasuna

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
The Rapid Alert System for Non-Food Products (RAPEX)ec.europa.euhttps://ec.europa.eu/consumers/consumers_safety/safety_products/rapex/alerts/?event=viewProductreference=A12/0157/19lng=en04/02/2019sienen
Cuidado si has regalado este smartwatch a tus hijos: es tan inseguro que la UE ha ordenado su retiradaomicrono.elespanol.comhttps://omicrono.elespanol.com/2019/02/enox-reloj-inteligente-que-permite-espiar-a-los-menores/04/02/2019sieses
EU Recalls Children?s Smartwatch That Leaks Location Datathreatpost.comhttps://threatpost.com/eu-recalls-childrens-smartwatch-that-leaks-location-data/141511/05/02/2019sienen
Children' smartwatch recalled over data fearsbbc.comhttps://www.bbc.com/news/technology-4713026905/02/2019sienen
Este «smartwatch» para niños pone en peligro la seguridad de tu hijoabc.eshttps://www.abc.es/tecnologia/informatica/hardware/abci-este-smartwatch-para-ninos-pone-peligro-seguridad-hijo-201902051912_noticia.html06/02/2019sieses