Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

AEBko telefono konpainiek denbora errealeko kokapen datuak saltzen dituzte

Argitalpen data: 2018/05/14

Hainbat hedabidek informatzen dutenez, Ameriketako Estatu Batuetako lau telefono konpainia handienetakoak beren bezeroen kokapen datuak saltzen ari dira, bitartekarien bitartez, entitate pribatuei eta gobernuko erakundeei, pribatutasunaren legeak duen lege hutsune bat baliatuz.

Konpainia bitartekariak, LocationSmart, herrialde osoko estalduraren %95erako irismena du, eta euren webgunean adierazten dutenez, larrialdiko deietan erabiltzen den teknologia berdina erabiltzen dute erabiltzaileak geolokalizatzeko, hau da, gps eta telefono antenen triangelukatzea.

Era berean, LocationSmartek adierazi zuenez, beren bezeroek geolokalizazioaren datuak eskuratzeko erabiltzaileek beren onespena eman behar dute espresuki, nahiz eta kasu batzuetan onespena inplizitua izan.

Etiketak: Informazio ihesa

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
US cell carriers are selling access to your real-time phone location datazdnet.comhttps://www.zdnet.com/article/us-cell-carriers-selling-access-to-real-time-location-data/14/05/2018sienen
Your Cell Carrier Is Selling Your Location Dataextremetech.comhttps://www.extremetech.com/mobile/269259-your-cell-carrier-selling-your-location-data15/05/2018sienen
Tracking Firm LocationSmart Leaked Location Data for Customers of All Major U.S. Mobile Carriers Without Consent in Real Time Via Its Web Sitekrebsonsecurity.comhttps://krebsonsecurity.com/2018/05/tracking-firm-locationsmart-leaked-location-data-for-customers-of-all-major-u-s-mobile-carriers-in-real-time-via-its-web-site/17/05/2018sienen