Argitalpen data: 2018/11/01
2018ko azaroaren 1ean, defentsarako eta merkataritzarako ontziak egiten dituen Austal enpresa australiarrak jakinarazi zuen bitcoin bateko erreskatea ordaintzera ukatu zela, erasotzaile batek datuen kudeaketarako bere sistemetan segurtasuna urratu ondoren.
2018ko urriaren 31n Xylitol izeneko segurtasun ikertzaile frantsesak foro klandestino batean ustezko erasotzaileak jarritako iragarkien kapturak argitaratu zituen. Erasotzailearen goitizena the.joker da. Salgai zegoen materialaren artean bezeroei, fabrikazio azpikontratistei eta hornitzaileei ematen zaizkien itsasontzien diseinuen planoak zeuden, bai eta langileen helbide elektronikoak eta telefono mugikorren zenbakiak ere. Hori guztia 75 GBko fitxategi konprimitu batean gordeta zegoen.
Austalek jakinarazi zuen zabaldutako materiala ez dela sentikorra eta ez dagoela klasifikatuta, gertakariak ez duela inolako eraginik izan eskuartean dituen operazioetan eta bere datuen sistemak babesteko neurriak hartu dituela.
Etiketak: Bitcoin, Informazio ihesa, Gertakaria, Malwarea, Ahultasuna
Erreferentziak:
Erreferentzia | WEB | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
STATEMENT ON AUSTAL AUSTRALIA DATA BREACH | asx.com.au | https://www.asx.com.au/asxpdf/20181101/pdf/43zydw0t7l5lz8.pdf | 01/11/2018 | si | en | en |
Australian Shipbuilder Hacked, Refuses to Pay Ransom | bankinfosecurity.com | https://www.bankinfosecurity.com/australian-shipbuilder-hacked-refuses-to-pay-ransom-a-11662 | 02/11/2018 | si | en | en |
Australian shipbuilder Austal hit by data breach | portswigger.net | https://portswigger.net/daily-swig/australian-shipbuilder-austal-hit-by-data-breach | 05/11/2081 | si | en | en |
Ship Builder Austal Hacked | spamfighter.com | https://www.spamfighter.com/News-21852-Ship-Builder-Austal-Hacked.htm | 05/11/2081 | si | en | en |
Roban información del sistema informático del astillero australiano Austal | lavanguardia.com | https://www.lavanguardia.com/politica/20181101/452677773465/roban-informacion-del-sistema-informatico-del-astillero-australiano-austal.html | 01/11/2018 | si | es | es |