Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

18.000 routerreko botnet bat egun bakar batean sortuta

Argitalpen data: 2018/07/19

 'Anarchy' malwarearen egileak botnet bat sortzea lortu du guztira 18.000 Huawei HG 532 router kutsatuz, Interneten agerian zeudenak eta CVE-2017-17215 ahultasuna partxeatu gabe zutenak.

Informazio hau ezagutu da egile honen eta NewSky Ankit Anubhav-eko ikertzailearen arteko elkarrizketa baten bidez. Bertan malwarearen egileak adierazi zion botneta handitu ere egin nahi zuela, Realtek routerren ahultasunak baliatuz.

Rapid7 eta Qihoo 360 Netlab konpainietako ikertzaileek ere konfirmatu zuten mehatxu hau, eta beren zundetan detektatu zuten Huawei gailuak eskaneatzearen igoera bat.

 'Anarchy' malwarearen egilea ezaguna da beste botnet batzuk sortu izanagatik Mirai IoT botnetaren aldaeretan oinarrituta, Wicked, Omni eta Owari (Sora) izenez ezagunak, eta normalean DDoS erasoetarako erabiliak.

Etiketak: Botnet, Ziberkrimena, Zerbitzu ukapena, Arazoa, Malware, Ahultasuna

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
Hacker builds massive Huawei-based botnet by enslaving 18000 routers in just 24 hourscyware.comhttps://cyware.com/news/hacker-builds-massive-huawei-based-botnet-by-enslaving-18000-routers-in-just-24-hours-dc74757d20/07/2018sienen
Anarchy botmaster builds a botnet of 18,000 Huawei routers in a few hourssecurityaffairs.cohttps://securityaffairs.co/wordpress/74599/uncategorized/anarchy-botnet-huawei.html 20/07/2018sienen
Router Crapfest: Malware Author Builds 18,000-Strong Botnet in a Daybleepingcomputer.comhttps://www.bleepingcomputer.com/news/security/router-crapfest-malware-author-builds-18-000-strong-botnet-in-a-day/ 19/07/2018sienen
Malware author 'Anarchy' builds 18,000-strong Huawei router botnetscmagazine.comhttps://www.scmagazine.com/malware-author-anarchy-builds-18000-strong-huawei-router-botnet/article/782395/ 20/07/2018sienen
18000 routers taken hostage in less than a dayblog.avira.comhttps://blog.avira.com/18000-routers-taken-hostage-in-less-than-a-day/ 19/07/2018sienen
IoT hacker builds Huawei-based botnet, enslaves 18,000 devices in one dayzdnet.comhttps://www.zdnet.com/article/iot-hacker-builds-huawei-based-botnet-using-18000-devices-in-one-day/#ftag=RSSbaffb68 20/07/2018sienen