Argitalpen data: 2018/05/31
Motherboard-ek jakinarazi duenez, sarreren salmentan diharduen Ticketfly webguneak defacement bat eta datuen ihesa pairatu ditu, langileei eta bezeroei eragiten diena. Eragindako datuak erabiltzaile izena, helbide elektronikoa, posta helbidea eta telefono zenbakia dira.
Motherboardekin posta elektronikoz izandako elkarrizketa batean erasotzaileak adierazi zuen webgunearen ahultasun bat baliatu zuela kontrola hartzeko eta datu basera sartzeko. Era berean, adierazi zuen Bitcoin 1 eskatu zuela ordainketa modura ahultasuna konpontzen laguntzeko, baina Ticketflyk uko egin zion estortsio horri.
Motherboardek aukera izan du lapurtutako datu basera sartzeko eta egin dituen egiaztatzeen ondorioz esan daiteke datuak benetakoak direla.
Etiketak: Informazio ihesa, Ahultasuna
Erreferentziak:
Erreferentzia | WEB | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
Hacker Defaces Ticketfly?s Website, Steals Customer Database | motherboard.vice.com | https://motherboard.vice.com/en_us/article/mbk3nx/ticketfly-website-database-hacked-data-breach | 31/05/2018 | si | en | en |
Ticketfly Temporarily Shuts Down to Investigate Hack | bleepingcomputer.com | https://www.bleepingcomputer.com/news/security/ticketfly-temporarily-shuts-down-to-investigate-hack/ | 31/05/2018 | si | en | en |
Ticketfly website hacked offline after hacker leaks customer data | hackread.com | https://www.hackread.com/ticketfly-website-hacked-offline-customer-data-leak/ | 01/06/2018 | si | en | en |