Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Ziberiruzurgileen nazioarteko talde bat deseginda

Argitalpen data: 2019/03/01

Polizia Nazionalak, EUROPOLekin eta AEBetako Zerbitzu Sekretuarekin lankidetzan, ziberiruzurgileen nazioarteko talde bat desegin du. Poliziaren Zuzendaritza Orokorraren arabera, Madrilen sei pertsona atxilotu dituzte hainbat delituren ustezko egile izateagatik: iruzur larriagotua, erakunde kriminaleko partaidetza eta kapitalen zuriketa. Erakunde horrek bere eragiketa ilegalak egiteko erabiltzen zituen bankuetako kontuak aurkitzeko funtsezkoa izan da nazioarteko lankidetza.

Orain arte iruzur egindako zenbatekoa, egiaztatu ahal izan denaren arabera, ia milioi bat eurokoa da. Horien biktimak Espainia, Suitza, Belgika, Ameriketako Estatu Batuak eta Estoniako enpresa handiak eta erosahalmen handiko norbanakoak dira. Biktimen mezu elektronikoak birbideratzen zituzten edo sare sozialetan bilatzen zituzten informazio konfidentziala eskuratzeko. Horrekin, ingeniaritza sozialeko erasoak egiten zituzten, gutxienez hiru modu erabiliz: CEOren iruzurra, Love Scam eta Loteriaren Saria.

Etiketak: Ziberkrimena

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
La Policía Nacional desarticula un grupo internacional de ciberestafadores que había defraudado casi un millón de eurosEspaña. Ministerio del Interiorhttp://www.interior.gob.es/prensa/noticias/-/asset_publisher/GHU8Ap6ztgsg/content/id/1000601701/03/2019sieses
Desarticulado un grupo internacional de ciberestafadores que había defraudado casi un millón de eurosEuropa Press Españahttps://www.europapress.es/nacional/noticia-desarticulado-grupo-internacional-ciberestafadores-defraudado-casi-millon-euros-20190301133402.html01/03/2019sieses
Cae banda internacional de ciberestafadores que defraudó un millón de eurosLa Vanguardiahttps://www.lavanguardia.com/vida/20190301/46764807126/cae-banda-internacional-de-ciberestafadores-que-defraudo-un-millon-de-euros.html01/03/2019sieses
Desarticulado un grupo internacional de ciberestafadores que operaba en MadridIT Digital Securityhttps://www.itdigitalsecurity.es/actualidad/2019/03/desarticulado-un-grupo-internacional-de-ciberestafadores-que-operaba-en-madrid05/03/2019sieses