Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

CEOren iruzurrean aditua zen talde baten desartikulazioa

Argitalpen data: 2019/06/28

Polizia Nazionaleko agenteek, Europolekin lankidetzan, CEOren iruzurrean aditua zen Nigeriako talde kriminal bateko ustezko arduraduna zena atxilotzea lortu dute Barajaseko aireportuan. Iruzurraren eta kapital zuriketaren delituak leporatu zaizkio.

Ikerkuntza 2018ko azaroan hasi zen, Europolen hedapen kanal ofizialetatik Herbeheretako enpresa baten salaketaren berri jaso zenean. Horren bitartez jakin zen CEOren iruzurrean aditua zen talde kriminal honen berri.

Ikerkuntzaren ondorioz 9 kontu korronte blokeatu dira epaileen aginduz. Horrez gain, salatutako 122.000 euroko iruzurra konpondu da, eta ikertua izaten ari den pertsonaren atxiloketarekin lortu da iruzurrez lapurtutako kopuruak handiagoak ez izatea.

Etiketak: Ziberkrimena, Gertakaria

Erreferentziak

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
La Policía Nacional detiene a la responsable de un grupo criminal nigeriano especializado en el fraude del CEOinterior.gob.eshttp://www.interior.gob.es/prensa/noticias/-/asset_publisher/GHU8Ap6ztgsg/content/id/1051520928/06/2019sieses
Detenido un grupo criminal nigeriano especializado en el fraude del CEOadslzone.nethttps://www.adslzone.net/2019/06/28/detenido-fraude-ceo-banda-nigeriana/28/06/2019sieses
Detenida en Barajas la líder de un grupo nigeriano que estafó a una empresa de Holanda con el 'fraude del CEO'europapress.eshttps://www.europapress.es/nacional/noticia-detenida-barajas-lider-grupo-nigeriano-estafo-empresa-holanda-fraude-ceo-20190628113331.html28/06/2019sieses
Detienen a la responsable de un grupo criminal nigeriano especializado en el fraude del CEOatlantico.nethttps://www.atlantico.net/articulo/espanha/detienen-responsable-grupo-criminal-nigeriano-especializado-fraude-ceo/20190628115802716808.html28/06/2019sieses