Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Posta elektronikoaren bidez malwarea zabaltzen duen spam kanpaina bat antzeman dute

Argitalpen data: 2019/03/16

Boeing 737 Max 8aren istripuei buruzko albisteen hedapena baliatuz, spam kanpaina berri bat egiten ari da, posta elektronikoaren bitartez malwarea zabaltzen duena.

Kaltetuek era honetako izenburua duten mezu bat jasotzen dute: 'Fwd: Airlines plane crash Boeing 737 Max 8'.Egileak dio analista pribatua dela eta Dark Webean dokumentu bat aurkitu duela beste hegazkin komertzial batzuek dituzten akatsekin eta kaltetuta dauden beste aire konpainia batzuen zerrendarekin. Informazio hori jasotzen duen atxikia deskargatzera gonbidatzen du. Atxikia .jar fitxategi bat da, malwarea duena.

360 Threat Intelligence Center-eko adituek fitxategia aztertu dute eta, aurkitu dutenaren arabera, erabiltzaile batek exekutatzen badu H-Worm Rat instalatuko du (urruneko sarbiderako tresna bat), era baita Adwin troiarra ere, informazioa lapurtzen duena.

Etiketak: Tresna, Malwarea, Garraioa

Ereferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
Spam Warns about Boeing 737 Max Crashes While Pushing Malwarebleepingcomputer.comhttps://www.bleepingcomputer.com/news/security/spam-warns-about-boeing-737-max-crashes-while-pushing-malware/16/03/2019sienen
Experts uncovered a malspam campaign using Boeing 737 Max crashessecurityaffairs.cohttps://securityaffairs.co/wordpress/82500/cyber-crime/spam-boeing-737-max.html17/03/2019sienen
Latest Boeing 737 accidents used to spread malware via email spam2-spyware.comhttps://www.2-spyware.com/latest-boeing-737-accidents-used-to-spread-malware-via-email-spam19/03/2019sienen
¡Ten cuidado! Accidente aéreo Boeing 737 MAX 8 correo no deseado está en circulaciónmalware-board.comhttps://www.malware-board.com/es/ten-cuidado-accidente-aereo-boeing-737-max-8-correo-no-deseado-esta-en-circulacion19/03/2019sieses