Argitalpen data: 2018/09/13
Troy Hunt segurtasun ikerlariak Kayo.moe-ren zerbitzarietara datu base handi bat igoa izan dela jakinarazi du. Datuek ez dute zerikusirik zerbitzari horien inongo segurtasun arrakalarekin. Gainera, uste denez, horien formatua kredentzialak automatikoki betetzera zuzenduta dago, erabiltzaile kontuak bahitzeko asmoz.
Igotako datuak 755 fitxategiz osatuta daude, guztira 1,8 GBko tamainakoak, eta helbide elektronikoak, pasahitzak modu argian eta kreditu txartelen datu partzialak dituzte.
Fitxategien bilduma aztertu ondoren, Troy Huntek ikusi zuen ia 42 milioi erregistro bakar zeuzkatela, eta konprobatu ahal izan zuenez, horietatik %93 haveibeenpwned.com datu basean dagoeneko jasota zeuden.
Etiketak: Informazio ihesa, Gertakaria, Ahultasuna
Erreferentziak:
Erreferentzia | WEB | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
The 42M Record kayo.moe Credential Stuffing Data | troyhunt.com | https://www.troyhunt.com/the-42m-record-kayo-moe-credential-stuffing-data/ | 13/09/2018 | si | en | en |
42 Million Emails and Passwords Leaked Online on Kayo.Moe | technadu.com | https://www.technadu.com/kayo-moe-42-million-emails-passwords-leaked-online/41379/ | 14/09/2018 | si | en | en |
Files With 42 Million Emails and Passwords Found On Free Hosting Service | bleepingcomputer.com | https://www.bleepingcomputer.com/news/security/files-with-42-million-emails-and-passwords-found-on-free-hosting-service/ | 13/09/2018 | si | en | en |
Almost 42 Million E-Mail Usernames and Passwords Found on Kayo | news.softpedia.com | https://news.softpedia.com/news/almost-42-million-e-mail-usernames-and-passwords-found-on-kayo-522682.shtml | 13/09/2018 | si | en | en |