Argitalpen data: 2019/07/05
Guardia zibilak, LUPIN izeneko operazioaren barruan, Espainiako historiaren ziberiruzurgilerik handiena atxilotu dute. Atxilotua 23 urteko gazte bat da eta kriminal talde bat zeukan bere soldatapean. Hileko 300.000 euro arteko diru-sarrerak ere sortzen ziren, egindako iruzurren bidez.
30 online denda faltsu baino gehiago miatu dira, atxilotuak kudeatzen zituenak. Webgune horiek denbora tarte labur batean jartzen ziren erabilgarri; kasu batzuetan, asteburu batez soilik.
Denborarekin, iruzurgilea bere ekintzak hobetuz joan zen, eta biktimei telefonoz deitzera ere heltzen zen, mugikorrean aplikazio bat instalatzeko eskatuz. Horren bidez, SMS mezuak desbideratzen zituen, kaltetuen kontuetan karguak egiteko, kopuru nahiko handiko karguak, gainera.
Etiketak: Ziberkrimena, e-commerce, Istripua, Internet
Erreferentziak:
Erreferentzia | WEB | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
La Guardia Civil detiene en Madrid al mayor ciber-estafador en la historia de España | interior.gob.es | http://www.interior.gob.es/web/interior/noticias/detalle/-/journal_content/56_INSTANCE_1YSSI3xiWuPH/10180/10544382/ | 05/07/2019 | si | es | es |
Detenido Lupin, el leonés de 23 años considerado el mayor ciberestafador de la historia | elmundo.es | https://www.elmundo.es/espana/2019/07/05/5d1e4d6f21efa0ce7e8b4672.html | 05/07/2019 | si | es | es |
La Guardia Civil detiene en la operación Lupin III al mayor ciberestafador en la historia de España | elotrolado.net | https://www.elotrolado.net/noticia_la-guardia-civil-detiene-en-la-operacion-lupin-iii-al-mayor-ciberestafador-en-la-historia-de-espana_40769 | 05/07/2019 | si | es | es |
Era muy difícil no caer en su trampa»: Operación Lupin, así cayó el mayor ciberestafador de España | bitlifemedia.com | https://bitlifemedia.com/2019/07/era-muy-difioperacion-lupin-asi-cayo-el-mayor-ciberestafador-de-espana/ | 09/07/2019 | si | es | es |