Argitalpen data: 2019/07/16
Bostongo Unibertsitateko ikertzaile talde batek argitaratutako artikulu zientifiko batean azaltzen da Bluetooth Low Energy (BLE) gailuen arrastoa ezin jarraitzeko sistema gainditu egin dutela, Bluetooth 4.0 estandarraren bidez dagoena, hain zuzen.
BLE gailuek zifratu gabeko kanal publikoak erabiltzen dituzte beste gailu batzuei beren presentzia iragartzeko, eta jarraipena edo identifikazioa saihesteko MAC (Media Access Control) helbideko aleatorizatze ezaugarri bat erabiltzen dute, MAC helbide egonkorra beharrean.
Akatsa Bluetooth 5.0 bertsiora zabal daiteke, eta aleatorizatze ezaugarri horretan datza; izan ere, bidalitako mezuen payload-en identifikazio tokenak lor daitezke, eta gailuaren jarraipena egiteko erabili.
Ikertzaileek fabrikatzaileei gomendatu diete gailuen segurtasuna hobetzeko neurriak hartzeko. Argitaratutako paperean irizpide eta hobekuntza batzuk atera dira, akats hori zuzentzeko erabilgarri izan daitezkeenak.
Etiketak: Ahultasuna
Erreferentziak:
Erreferentzia | WEB | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
Tracking Anonymized Bluetooth Devices | petsymposium.org | https://petsymposium.org/2019/files/papers/issue3/popets-2019-0036.pdf | 16/07/2019 | si | en | en |
Bluetooth LE's anti-tracking technology beaten | sophos.com | https://nakedsecurity.sophos.com/2019/07/16/bluetooth-les-anti-tracking-technology-beaten/ | 16/07/2019 | si | en | en |
Consiguen hackear la tecnología que hace anónima tu conexión Bluetooth | adslzone.net | https://www.adslzone.net/2019/07/16/bluetooth-mac-aleatorizacion-anonimo-investigacion/ | 16/07/2019 | si | es | es |
Investigadores saltan el sistema anti-rastreo del estándar Bluetooth | muyseguridad.net | https://www.muyseguridad.net/2019/07/24/bluetooth/ | 24/07/2019 | si | es | es |