Argitalpen data: 2018/07/31
20 urteko unibertsitate ikasle bat Los Angelesen atxilotua izan zen Bitcoin konferentzia batean ia berrogeita hamar telefono kontrolatzeagatik eta kriptotxanponetan 5 milioi dolar lapurtzeagatik. SIM hijacking izenez ezagutzen den teknikarekin egin zuen, honako hau alegia: telefonia operadore bat engainatu, helburu den telefonoaren zenbakia gaizkileak kontrolatzen duen SIM txartel batera transferi dezan. Behin transferentzia egin ondoren gaizkileak biktimen pasahitzak berrezar ditzake, eta horrela beren online kontuetara sarbidea lortu. Iruzur hau prebenitzeko telefonia hornitzaile askok ahalbidetzen dute mugikorraren kontuari lotutako PIN bat aukeratzea (mugikorrean erabilitako PINetik ezberdina), edo baita audioan grabatutako hitz klabe bat ere, operadoreari bidali behar zaiona.
Akusatuak 28 karguri egin beharko die aurre: identitatearen lapurretako 13 kargu, lapurreta informatikoko beste 13 kargu eta lapurreta handiko 2 kargu. Uste denaren arabera, akusatua OGUSERS komunitate emankorreko kide zen. Web orri horretan erabiltzaileek Instagram edo Twittereko identifikatzaileak saleros ditzakete. Komunitate horretako kideek profil altuko kontuak lapurtu ohi dituzte, goian aipatutakoa bezalako teknikak baliatuz, eta ondoren beren webgunearen bidez kontu horretarako sarbidea saltzen dute.
Etiketak: Bitcoin, Ziberkrimena
Erreferentziak:
Erreferentzia | WEB | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
20 Year Old College Student Steals $5 Million in Bitcoin By Hacking Phone Numbers | bitcoinexchangeguide.com | https://bitcoinexchangeguide.com/20-year-old-college-student-steals-5-million-in-bitcoin-by-hacking-phone-numbers/ | 31/07/2018 | si | en | en |
A 20-year-old college student hacked 40 phones and stole $5 million | techspot.com | https://www.techspot.com/news/75750-20-year-old-college-student-hacked-40-phones.html | 31/07/2018 | si | en | en |
Estudiante se enfrenta a cargos por robar $ 5 millones en Crypto a través de ?SIM Jacking? | infocoin.net | http://infocoin.net/2018/08/01/estudiante-se-enfrenta-a-cargos-por-robar-5-millones-en-crypto-a-traves-de-sim-jacking/ | 01/08/2018 | si | es | es |