Argitalpen data: 2019/05/03
Europol-ek nazioarteko sarekada handienetako bat egin du, herrialde eta erakunde ezberdinen arteko lankidetzarekin, Dark Webeko bi atari ixteko: Wall Street Market eta Silkkitie (Valhalla izenez ezaguna).
Alemaniako Polizia Kriminal Federalak, Europolekin, Eurojustekin eta AEBetako gobernuko hainbat agentziarekin koordinazioan, Wall Street Market itxi zuen, Dark Webeko bigarren merkatu beltz handiena. Bertan, drogak, dokumentu faltsutuak, datu lapurtuak eta asmo gaiztoko softwarea salerosten zen. Hiru susmagarri atxilotuak izan ziren. Eskudirutan 550.000 euro baino gehiago konfiskatu zizkieten, eta Bitcoin eta Monero kriptomonetak ere bai, sei zifrako zenbatekoetan; eta horrez gain, hainbat ibilgailu, ordenagailu eta datuen biltegi.
Bestalde, AEBetan, Los Angeleseko Fiskal Nagusiaren ikerkuntzaren haritik, atari horretan salmentak egiten zituzten narkotrafikatzaile handienetako bi atxilotu zituzten.
Finlandiako Aduanek, Frantziako Polizia Nazionalarekin lankidetzan, Silkkitie ataria itxi zuten. Atari hori Dark Webeko zaharrenetakoa zen, eta drogak eta beste produktu ilegal batzuk saltzen zituen.
Operazio honen arrakastaren ondorioz, Europolek nazioarteko ekipo bat sortu du Dark Weba ikertzeko ardurarekin.
Etiketak: Ziberkrimena, Kriptomoneta, Informazio ihesa, Malwarea
Erreferentziak
Erreferentziak | WEB | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
DOUBLE BLOW TO DARK WEB MARKETPLACES | europol.com | https://www.europol.europa.eu/newsroom/news/double-blow-to-dark-web-marketplaces | 03/05/2019 | si | en | en |
La Europol cierra el segundo mercado más grande de la ?Dark Web' | hipertextual.com | https://hipertextual.com/2019/05/europol-cierra-segundo-mercado-mas-grande-dark-web | 03/05/2019 | si | en | en |
Police just took down a massive dark web marketplace in Germany | theverge.com | https://www.theverge.com/2019/5/3/18528211/wall-street-market-silkkitie-valhalla-dark-web-takedown-police-germany | 03/05/2019 | si | en | en |
Europol cierra dos importantes plataformas ilegales de comercio en la ?Dark Web' | unaaldia.com | https://unaaldia.hispasec.com/2019/05/europol-cierra-dos-importantes-plataformas-ilegales-de-comercio-en-la-dark-web.html | 05/05/2019 | si | en | en |