Argitalpen data: 2018/11/02
HSBC finantza entitateak segurtasun gertakari bat jasan du: baimendu gabeko erabiltzaileek bezeroen online kontuetara sarbidea lortu zuten 2018ko urriaren 4a eta 14a bitartean. Hori dela eta, entitateak online sarbidea bertan behera utzi zuen, baimendu gabeko sarbiderik egon ez zedin. Gainera, 2018ko azaroaren 2an entitateak jakinarazpen bat bidali zien erabiltzaile kaltetuei (%1a baino gutxiago).
Eskuratu ahal izan zen informazioaren artean ondokoa egon liteke: izen osoa, helbide postala, telefono zenbakia, helbide elektronikoa, jaiotza data, kontu zenbakiak, kontu motak eta saldoak, transakzioen historiala, onuradunaren kontuaren informazioa eta horren egoeraren historiala.
Rob Sherman-ek, bankuak komunikabideekiko harremanetarako arduradunak, gertakariagatik atsekabea adierazi zuen, ardurak onartu zituen, eta beren autentifikazio prozesuak segurtasun geruza osagarriekin indartuko dituztela gaineratu zuen.
Erreferentziak:
Erreferentzia | WEB | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
Notice of Data Breach | oag.ca.gov | https://oag.ca.gov/system/files/Res 102923 PIB MAIN v3_1.pdf | 02/11/2018 | si | en | en |
HSBC suffers data breach on small number of online accounts | americanbanker.com | https://www.americanbanker.com/news/hsbc-suffers-data-breach-on-small-number-of-online-accounts | 06/11/2018 | si | en | en |
HSBC Bank USA Admits Breach Exposing Account Numbers And Transaction History | forbes.com | https://www.forbes.com/sites/daveywinder/2018/11/06/hsbc-bank-usa-admits-breach-exposing-account-numbers-and-transaction-history/ | 06/11/2018 | si | en | en |
HSBC bank confirms US data breach | bbc.com | https://www.bbc.com/news/technology-46117963 | 06/11/2018 | si | en | en |
HSBC Bank Data Breach Exposed Account Numbers, Balances, and More | bleepingcomputer.com | https://www.bleepingcomputer.com/news/security/hsbc-bank-data-breach-exposed-account-numbers-balances-and-more/ | 06/11/2018 | si | en | en |
Una brecha en HSBC expone cuentas online de clientes | itdigitalsecurity.es | https://www.itdigitalsecurity.es/vulnerabilidades/2018/11/una-brecha-en-hsbc-expone-cuentas-online-de-clientes | 08/11/2018 | si | es | es |