Argitalpen data: 2020/05/28
Joomla erakundean, edukiak kudeatzeko sisteman (CMS), datu-ihes bat izan da JRD (Joomla Resources Directory) direktorioan. Plataforma horretan espezializatutako garatzaile eta hornitzailez osatutako komunitate horrek aukera ematen die erabiltzaileei funtzio berezi batzuk gauzatu ahal izateko.
Jakinarazpen ofizialean, Joomlak jakinarazi du balitekeela resources.joomla.org domeinuan kontua duten 2.700 erabiltzaile ingururi eragin izana. Adierazi dute, halaber, informazio pertsonala hirugarrenen enpresa baten eskuetara heldu ahal izan dela.
Filtratutako datuen artean, honakoak egongo lirateke: izen osoa, bulegoko helbidea, laneko posta elektronikoa, enpresako telefonoa, konpainiaren URL, eta abar. Joomlaren gomendioa da erabiltzaileek beste zerbitzu batzuetan erabiltzen dituzten kredentzialak aldatzea, JRD konpainian erabiltzen dituztenen berdinak izatekotan.
Etiketak: CMS, Informazio ihesa, Tresna, Istripua
Erreferentziak:
Erreferentzia | Web | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
JRD Security Incident Notification | community.joomla.org | https://community.joomla.org/blogs/community/jrd-security-incident-notification.html | 28/05/2020 | si | en | en |
Joomla team discloses data breach | zdnet.com | https://www.zdnet.com/article/joomla-team-discloses-data-breach/ | 01/06/2020 | si | en | en |
Joomla Resources Directory (JRD) Portal Suffers Data Breach | thehackernews.com | https://thehackernews.com/2020/06/joomla-data-breach.html | 01/06/2020 | si | en | en |
Joomla sufre una filtración de datos | muyseguridad.net | https://www.muyseguridad.net/2020/06/01/joomla-sufre-filtracion-de-datos/ | 01/06/2020 | si | es | es |
El portal del Directorio de Recursos de Joomla expuso una base de datos | blogs.masterhacks.net | https://blogs.masterhacks.net/noticias/hacking-y-ciberdelitos/el-portal-del-directorio-de-recursos-de-joomla-expuso-una-base-de-datos/ | 01/06/2020 | si | es | es |