Argitalpen data: 2018/10/03
Garrantzia: Kritikoa
Kaltetutako baliabideak:
Azalpena:
Natnael Samson ikertzaile
independenteak eta Trend Microren Zero Day Initiative-ko (ZDI) Mat Powell-ek
bufferraren gainezkatzea, mugez kanpoko irakurketa eta idazketa eta
informazioaren zabalkunde erako hainbat ahultasun aurkitu dituzte Wecon-en
PIStudio produktuan. Erasotzaile batek kode arbitrarioa exekuta
lezake eta informazio sentikorra zabaldu.
Konponbidea:
Ahultasunen berri eman da
partxerik oraindik egon gabe, ZDIk duen 120 eguneko zabalkunde politika dela
eta.
ZDIk prebentzio neurri modura
proposatzen du kaltetutako produktuek konfiantzako fitxategiekin soilik
interaktuatzea.
Xehetasuna:
- Bufferrak gainezka egitea: hsc fitxategien maneiatzaileak ez du ondo balioztatzen erabiltzaileak emandako datuen luzera, luzera finkoko buffer batean kopiatu aurretik. Erasotzaile batek kode arbitrarioa exekutatzea lor lezake pribilegio altuekin.
- Mugez kanpoko irakurketa: DAT fitxategien barneko irudien kudeaketa ez da zuzen egiten eta erabiltzailearen datuak ez dira zuzen balioztatzen. Gerta liteke gainera objektuaren amaieraren ondoreneko posizioak ere irakurtzea. Erasotzaile batek ahultasun hori balia lezake beste batzuekin batera, kodea urrunetik exekutatu ahal izatearren.
- Mugez kanpoko idazketa: hsc fitxategien maneiatzaileak ez du ondo balioztatzen erabiltzaileak emandako datuen luzera, eta horrek eragin lezake objektuarentzat erreserbatutako mugen ondoreneko posizioetan idaztea. Horrela, erasotzaile batek kode arbitrarioa exekutatzea lor lezake.
- Informazioa zabaltzea: proiektuaren fitxategien prozesamenduak ez dauka kanpoko XML entitateetarako (XXE) erreferentzien murrizpenik. Ondorioz, erasotzaile batek bereziki manipulatutako dokumentu bat erabil lezake eta informazio zehatzera baimenik gabeko sarbidea lortu.
Etiketak: 0day, Ahultasuna