Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Valladolideko Unibertsitateko ikasleen datuak agerian

Argitalpen data: 2019/01/14

Valladolideko Unibertsitateak (UVA) jakinarazi du eraso bat jasan duela eta Nazioarteko Harremanen Zerbitzuko webgunean gordeta zeuden datu pertsonalak lapurtuak izan direla.

2019ko urtarrilaren 10etik 11ra bitarteko goizaldean antzeman zuten intrusioa, eta horren ondoren gertakari hori jakinarazi zioten Datuen Babeserako Espainiako Agentziari. Horrez gain, salaketa bat jarri zuten Estatuko Segurtasun Indarren aurrean, eta horiek Delitu Teknologikoen Brigadara bidali zuten. Era berean, arriskuan jarritako zerbitzaria blokeatu egin dute informazio ihes gehiago egon ez dadin, eta eragindako pertsonei emailez eman diete gertakariaren berri. Era berean, eraso honek izan ditzakeen ondorioak jakinarazi dizkiete eta laguntza ere eskaini diete.

Arriskuan jarritako informazio pertsonalaren artean daude identifikazio eta kontaktu datuak (helbide fisikoa eta elektronikoa), pasaporte zenbakia, kontu korrontea eta Erasmus ikasketekin edo atzerrian egindako praktikekin zerikusia duten datuak.

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
la Universidad de Valladolid ha sido víctima de una violación de seguridad mediante acceso a datos a través del website del Servicio de Relaciones Internacionalesuva.eshttp://comunicacion.uva.es/export/sites/comunicacion/01.lauvainforma/cdf5aa7b-17d6-11e9-9756-d59857eb090a/ 14/01/2019sieses
'Hackeados' más de 1.000 expedientes de Erasmus de la Universidad de Valladolidelconfidencial.comhttps://www.elconfidencial.com/espana/2019-01-14/hackers-estudiantes-erasmus-universidad-valladolid_1756498/ 14/01/2019sieses
Un 'hacker' roba datos personales de más de mil estudiantes de la Universidad de Valladolidelnortedecastilla.eshttps://www.elnortedecastilla.es/valladolid/hacker-roba-datos-20190114100856-nt.html14/01/2019sieses
La Universidad de Valladolid, víctima de un ataque y robo de datos personalestribunavalladolid.comhttps://www.tribunavalladolid.com/noticias/la-universidad-de-valladolid-victima-de-un-ataque-y-robo-de-datos-personales 14/01/2019sieses