Argitalpen data: 2018/12/18
NASAk barne komunikatu batean jakinarazi duenez, bere zerbitzari batek baimenik gabeko sarbide bat izan zuen 2018ko urriaren 23an.
Giza Baliabideen Bulegoko administratzaile laguntzailea den Bob Gibbs-ek adierazi zuenez, NASAko zibersegurtasuneko langileek segurtasun arrakala bat aurkitu zuten langileen identifikazio informazioa (Personally Identifiable Information, PII) gordetzen zen beren zerbitzarietako batean. Informazio horrek agentziako oraingo eta lehenagoko langileen Gizarte Segurantzako zenbakiak eta beste datu batzuk zituen.
Gertakariaz ohartu bezain laster, zerbitzariak eta beraietan gordetzen ziren datuak babesteko neurriak berehala hartu ziren. Era berean, espazio agentzia eta FBI balizko filtrazioaren irismena norainokoa den aztertzen ari dira, bai eta erasoaren egileak nor izan daitezkeen ere.
Erreferentziak:
Erreferentzia | WEB | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
Potential Personally Identifiable Information (PII ) Compromise of NASA Servers | spaceref.com | http://spaceref.com/news/viewsr.html?pid=52074 | 18/12/2018 | si | en | en |
Houston, we've had a problem: NASA fears internal server hacked, staff personal info swiped by miscreants | theregister.co.uk | https://www.theregister.co.uk/2018/12/18/nasa_server_hack/ | 18/12/2018 | si | en | en |
Mayday! NASA Warns Employees of Personal Information Breach | thehackernews.com | https://thehackernews.com/2018/12/nasa-hack-data-breach.html | 18/12/2018 | si | en | en |
NASA revela que sufrió una filtración de datos en octubre | tekcrispy.com | https://www.tekcrispy.com/2018/12/19/nasa-hackeo-filtracion-datos/ | 19/12/2018 | si | es | es |
Reporte interno de NASA afirma que la agencia espacial fue hackeada | elespectador.com | https://www.elespectador.com/noticias/ciencia/reporte-interno-de-nasa-afirma-que-la-agencia-espacial-fue-hackeada-articulo-830247 | 20/12/2018 | si | es | es |
Hackean la NASA!, Filtran información de empleados! | seguridadyfirewall.cl | https://www.seguridadyfirewall.cl/2018/12/hackean-la-nasa-filtran-informacion-de.html | 20/12/2018 | si | es | es |