Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Alabamako Huntsville ospitaleko lan eskatzaileen datuak agerian

Argitalpen data: 2018/11/08

Alabamako Huntsville ospitaleak jakinarazi duenez, lan eskatzaileen datu pertsonalak arriskuan egon ahal izan dira Jobscience hautagaien plataformak izandako segurtasun gertakari baten ondoren, 2006az geroztik beraiekin lanean diharduen plataforma hain zuzen.

Segurtasun arrakala horrek azken 12 urteetako 15.000 lan eskatzaileri eragin ahal izan die. Ospitaleak gertakariari buruzko informazioa emango die eta identitatearen lapurretaren aurkako babesa eskainiko die gizarte segurantzako zenbakia arriskuan izan dutenei.

Huntsvilleko ospitaleko bozeramailea den Burr Ingram-ek adierazi du ez dagoela zantzurik pentsatzeko informazio horren erabilera oker bat egin denik, baina ez dute ukatzen aukera hori. Era berean, ospitaleak aurrerantzean hornitzaile horren zerbitzuak ez dituela erabiliko jakinarazi du.


Etiketak: Informazio ihesa, Ahultasuna

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
Huntsville Hospital vendor reports data breachwaff.comhttp://www.waff.com/2018/11/08/huntsville-hospital-vendor-reports-data-breach/08/11/2018sienen
HUNTSVILLE HOSPITAL JOB APPLICATION VENDOR EXPERIENCED DATA BREACHwaaytv.comhttps://www.waaytv.com/content/news/Huntsville-Hospital-experiences-data-breach-500081711.html08/11/2018sienen
Huntsville Hospital in Alabama notifies job applicants of data breachscmagazine.comhttps://www.scmagazine.com/home/security-news/huntsville-hospital-in-alabama-notifies-job-applicants-of-data-breach/09/11/2018sienen
Third-party data breach exposes info of Alabama hospital job applicantshotforsecurity.bitdefender.comhttps://hotforsecurity.bitdefender.com/blog/third-party-data-breach-exposes-info-of-alabama-hospital-job-applicants-20561.html12/11/2008sienen