Argitalpen data: 2018/11/30
Munduko hotel kate garrantzitsuenetakoa den Marriot konpainiak komunikatu bat argitaratu zuen 2018ko azaroaren 30ean, adieraziz 2018ko azaroaren 19an beren bezeroen datu basera baimendu gabeko sarbide bat antzeman zutela, 500 milioi pertsona ingururen informazioa duen datu basea hain zuzen.
Komunikatuan azaltzen denez, sarbidea izan zuen datu basean Starwood-en jabetzetan 2018ko irailaren 10era bitartean izandako erreserbekin zerikusia duen informazioa dago.Ikerkuntzaren arabera, bezero horien artetik 327 milioiren kasuan hainbat informazio jarri zen agerian: pasaporte eta kontu korronte zenbakiak, bezeroen jaiotza data eta lekuak eta harremanetarako datuak, besteak beste.
Marriottek bezeroaren arreta zerbitzu bat antolatu du, kaltetuei posta elektronikoz jakinarazi die, eta urte betez sarean segurtasun zerbitzu bat doan kontratatzeko aukera jarri du. Gainera, agerian gelditu ahal izan diren pasahitzak aldatzea eta gertatukoari buruz egon litezkeen berriei adi egotea gomendatzen du.
Erreferentziak:
Erreferentzia | WEB | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
Marriott Announces Starwood Guest Reservation Database Security Incident | news.marriott.com | http://news.marriott.com/2018/11/marriott-announces-starwood-guest-reservation-database-security-incident/ | 30/11/2018 | si | en | en |
Marriott announces data breach impacting 500 million hotel guests | cyberscoop.com | https://www.cyberscoop.com/marriott-data-breach-starwood-hotels-gdpr/ | 30/11/2018 | si | en | en |
Marriott' Starwood Reservation Hack Could Affect 500 Million | databreachtoday.com | https://www.databreachtoday.com/marriotts-starwood-reservation-hack-could-affect-500-million-a-11751 | 30/11/2018 | si | en | en |
Marriott?s massive data breach ? here?s what you need to know | nakedsecurity.sophos.com | https://nakedsecurity.sophos.com/2018/11/30/huge-marriott-breach-puts-500-million-victims-at-risk/ | 30/11/2018 | si | en | en |
Hackeo masivo a Marriott: ¿qué hacer si has sido cliente de esta cadena de hoteles? | elconfidencial.com | https://www.elconfidencial.com/tecnologia/2018-11-30/hackeo-marriott-clientes-que-hacer_1679574/ | 30/11/2018 | si | es | es |
Hackeo a la cadena de hoteles Marriott afecta a 500 millones de clientes | computerhoy.com | https://computerhoy.com/noticias/tecnologia/hackeo-cadena-hoteles-marriott-afecta-500-millones-clientes-338527 | 30/11/2018 | si | es | es |