Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

GovPayNow-ren bezeroen 14 milioi erregistro agerian geratu dira

Argitaratze-data: 2018/09/18

Government Payment Service konpainia AEBko milaka gobernu lokal eta estatu mailako gobernuek erabiltzen duten konpainia bat da, tarifak eta multak ordaintzeko. 2012tik jasotako 14 milioi bezeroren erregistroak filtratu ditu.

Informazio horren barruan, bezeroen izen-abizenak, telefono zenbakiak eta kreditu txartelen azken lau digituak daude.

2018ko irailaren 14an, KrebsOnSecurity etxeak GovPayNow-ri eman zion segurtasun arrakala horren berri eta, bi egun beranduago, konpainiak jakinarazi zuen arazoa konponduta zegoela. Kontua izan zen baimendutako hartzaileen sarbidea ez zegoela behar bezala mugatua.

 

Etiketak: Informazio ihesa, Istripua, Ahultasuna

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
GovPayNow.com Leaks 14M Recordskrebsonsecurity.comhttps://krebsonsecurity.com/2018/09/govpaynow-com-leaks-14m-records/18/09/2018sienen
GovPayNow payment portal may have exposed over 14 million customer recordszdnet.comhttps://www.zdnet.com/article/govpaynow-data-breach-leaks-over-14-million-customer-records/18/09/2018sienen
US government payment site leaks 14 million customer recordsengadget.comhttps://www.engadget.com/2018/09/18/us-government-payment-site-leaks-14-million-customer-records-govpaynow/18/09/2018sienen
GovPayNow leak exposes 14 million records dating back six yearssearchsecurity.techtarget.comhttps://searchsecurity.techtarget.com/news/252449011/GovPayNow-leak-exposes-14-million-records-dating-back-six-years20/09/2018sienen