Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

SaverSpy-ren 11 milioi erregistro agerian

Argitalpen data: 2018/09/18

Bob Diachenko segurtasun ikertzaileak SaverSpyko bezeroen inolako babesik gabeko datu base bat aurkitu du, xehetasun pertsonalak zituzten 11 milioi erregistrorekin.

Datuak SMS Taldearen hosting azpiegituran gaizki konfiguratutako MongoDB instantzia batetik eskura zitezkeen. Guztira 43,5 GBko tamaina zuen eta, besteak beste, posta elektronikoko helbideak (denak Yahookoak), izenak, sexua eta posta helbideak zituen.

Bob Diachenko SaverSpyrekin jarri zen harremanetan segurtasun ahultasunaren berri emateko eta erantzunik jaso ez bazuen ere, handik denbora batera ikusi ahal izan zuen datu baserako sarbidea kenduta zegoela.

Etiketak: Informazio ihesa, Gertakaria, Ahultasuna

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
Another E-marketing Database with 11 Million Records Exposedlinkedin.comhttps://www.linkedin.com/pulse/another-e-marketing-database-11-million-records-bob-diachenko18/09/2018sienen
Database with 11 Million Email Records Exposedbleepingcomputer.comhttps://www.bleepingcomputer.com/news/security/database-with-11-million-email-records-exposed/18/09/2018sienen
11M Records of E-Marketing Data Exposed Online From Unsecured MongoDB Instancelatesthackingnews.comhttps://latesthackingnews.com/2018/09/19/11m-records-of-e-marketing-data-exposed-online-from-unsecured-mongodb-instance/19/09/2018sienen
Base de datos MongoDB con 11 millones de registros publicamente accesibleclasesordenador.comhttps://www.clasesordenador.com/base-de-datos-mongodb-con-11-millones-de-registros-publicamente-accesible/index.html19/09/2018sieses