Argitalpen data: 2020/10/26
Vastaamo finlandiar psikoterapia zentroko milaka langile eta pazientek estortsioa jasan dute, zentroko TI azpiegituraren segurtasun-istripu baten ostean informazio pertsonala lapurtu eta argitaratu da eta.
Datuen lapurreta 2018ko azaroan eta 2019ko martxoaren erdialdera izan zen, segurtasun-arrakala bati esker datu-basera sartzeko aukera izan baitzen. Hala ere, zibergaizkileek egindako estortsio kasu indibidualizatuak 2020ko urriaren 24an hasi ziren gertatzen.
10Gb-ko bolumena dauka informazio konprometituak, eta denetariko datuak daude: harremanetarako datuak, pazienteen historialak, gizarte segurantzako zenbakiak, eta abar. 200? bitcoin eskatzen dira pertsonako, erreskateagatik.
Hori horrela izanik, Vastaamo erakundeak neurriak hartu ditu zibersegurtasun arloko adituek gertakaria aztertu eta konponbidea aurkitzeko. Era berean, agintari eskudunei horren berri eman die.
Etiketak: Ziberkrimena, Kriptotxanpona, Informazio-ihesa, Gertakaria, Osasungintza
Erreferentziak:
Erreferentzia | WEB | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
Short summary | vastaamo.fi | https://vastaamo.fi/ajankohtaista/en.html | 26/10/2020 | si | en | en |
'Shocking' hack of psychotherapy records in Finland affects thousands | theguardian.com | https://www.theguardian.com/world/2020/oct/26/tens-of-thousands-psychotherapy-records-hacked-in-finland | 26/10/2020 | si | en | en |
Si no pagas publicamos tus sesiones de terapia: ciberchantaje a miles de pacientes en Finlandia | retina.elpais.com | https://retina.elpais.com/retina/2020/10/31/tendencias/1604155692_095466.html | 01/11/2020 | si | en | en |