Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Facebookek akats bat zuzendu du argazkietarako sarbide APIan

Argitaratze-data: 2018/12/14

Facebookeko barne taldeak akats bat atzeman zuen argazkietarako sarbidea ematen duen APIan. Baliteke Facebooken hasiera saioa erabili zuten eta hirugarrenei argazkiak ikusteko baimena eman zieten pertsonei eragin izana.

Arazoa konponduta dago dagoeneko, baina baliteke hirugarrenen aplikazio batzuk argazkietarako sarbidea eduki izana, 2018ko irailaren 13a eta 25a bitartean. Konpainiaren arabera, baliteke akats horrek 6,8 milioi erabiltzaileri eragin izana, baita 876 garatzailek inplementatutako 1.500 aplikaziori ere.

Facebook lanean ari da kaltetutako erabiltzaileak identifikatzeko eta adierazi du alerta baten bidez jakinaraziko diela guztiei. Horren bidez, Asistentzia Zentrora jotzeko aukera izango dute, kaltetutako aplikazioaren bat daukaten ikusteko.

 

Etiketak: Informazio ihesa, Ahultasuna

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
Notifying our Developer Ecosystem about a Photo API Bugdevelopers.facebook.comhttps://developers.facebook.com/blog/post/2018/12/14/notifying-our-developer-ecosystem-about-a-photo-api-bug/14/12/2018sienen
Facebook bug gave developers access to private photos of 6.8 million userscyberscoop.comhttps://www.cyberscoop.com/facebook-photo-api-bug-december-2018/14/12/2018sienen
Facebook reveals bug exposed 6.8 million users' photosedition.cnn.comhttps://edition.cnn.com/2018/12/14/tech/facebook-private-photos-exposed-bug/index.html14/12/2018sienen
Un error de Facebook expuso las fotos no publicadas de hasta 6,8 millones de usuariosgenbeta.comhttps://www.genbeta.com/redes-sociales-y-comunidades/error-facebook-expuso-fotos-no-publicadas-6-8-millones-usuarios14/12/2018sieses
Un error en Facebook expone sin consentimiento imágenes de 6,8 millones de usuarios20minutos.eshttps://www.20minutos.es/noticia/3517184/0/error-facebook-expone-imagenes-millones-usuarios/14/12/2018sieses