Argitalpen data: 2020/02/29
Let's Encrypt agintaritza ziurtatzaileak bere CAA (Ziurtatze Agintaritzaren Baimena) kodean akats bat dagoela jakinarazi du. Akatsa zehazki Boulder-en dago, domeinu izen baten harpidedun baten kontrola baliozkotzearekin batera CAA erregistroak egiaztatzeko ardura duen CA (Ziurtatze Agintaritza) softwarea hain zuzen.
Gertakaria otsailaren 29an gertatu zen eta bi ordu geroago konpondu zen. Horren ondoren konpainiak kaltetutako harpidedunak informatu zituen, eta aktibo zeuden 3 milioi TLS/SSL ziurtagiri inguru martxoaren 4tik aurrera baliogabetzea erabaki zuen, guztien artetik %2,6 gutxi gorabehera.
Kaltetutako serie zenbakiak dituen zerrenda bat eskuragarri jarri dute.
Etiketak: Tresna, Gertakaria, SSL/TLS
Erreferentziak:
Erreferentzia | WEB | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
2020.02.29 CAA Rechecking Bug | community.letsencrypt.org | https://community.letsencrypt.org/t/2020-02-29-caa-rechecking-bug/114591 | 29/02/2020 | si | en | en |
Revoking certain certificates on March 4 | community.letsencrypt.org | https://community.letsencrypt.org/t/revoking-certain-certificates-on-march-4/114864 | 03/03/2020 | si | en | en |
Download affected certificate serials for 2020.02.29 CAA Rechecking Incident | letsencrypt.org | https://letsencrypt.org/caaproblem/ | 03/03/2020 | si | en | en |
Let's Encrypt revocará millones de Certificados TLS por un fallo de seguridad | unaaldia.hispasec.com | https://unaaldia.hispasec.com/2020/03/lets-encrypt-revocara-millones-de-certificados-tls-por-un-fallo-de-seguridad.html | 02/03/2020 | si | es | es |
Let's Encrypt Pushes Back Deadline to Revoke Some TLS Certificates | threatpost.com | https://threatpost.com/lets-encrypt-pushes-back-deadline-to-revoke-some-tls-certificates/153456/ | 05/03/2020 | si | en | en |