Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Twitterreko akats baten ondorioz, kontu batzuetako "Babestu zure txioak" aukera desaktibatu egiten zen

Argitaratze-data: 2019/01/17

Twitterrek, jakinarazpen ofizial baten bidez, jakinarazi du segurtasun-akats baten ondorioz, beren kontuen konfigurazioan aldaketaren bat (esaterako, erlazionatutako posta elektronikoko helbidea) egin duten Android erabiltzaileen "Babestu zure txioak" aukera desgaituta egon dela. Arazo hori 2014ko azaroaren 3tik 2019ko urtarrilaren 14ra egon da hor; orduan konpondu zen.

Konpainiak kaltetutako erabiltzaile askori jakinarazi die eta berriro ere aktibatu dute segurtasun aukera beren kontuetan; hala ere, ezin dute esan zenbat konturi eragin dien guztira; beraz, erabiltzaile guztiei gomendatzen zaie konfigurazioa berrikusteko.

Esan dute, halaber, iOS aplikazioa erabili zutenek edo web bezeroak ez dutela kalterik izan.

Etiketak: Informazio ihesa, Istripua

Erreferentziak:


ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
An issue with protected Tweets on Twitter for Android twitter.comhttps://help.twitter.com/en/protected-tweets-android17/01/2019sienen
Un bug de Twitter para Android ha estado desactivando la protección de algunas cuentas genbeta.comhttps://www.genbeta.com/redes-sociales-y-comunidades/bug-twitter-para-android-ha-estado-desactivando-proteccion-algunas-cuentas 17/01/2019sieses
Fallo en Twitter expone tweets privados en Androidhispasec.comhttps://unaaldia.hispasec.com/2019/01/fallo-en-twitter-expone-tweets-privados-en-android.html 20/01/2019sieses